Omar Fraile eta bikotekidea auto istripu batean zauritu dira
Omar Fraile txirrindulari bizkaitarrak eta bikotekideak istripua izan zuten azaroaren 25ean, Madrilen jokatu zen criterium batetik etxera bueltan zihoazela, horren taldeak (Astana) astelehenean Twitter bidez jakinarazi duenez.
Aipatu oharrean emandako azalpenen arabera, "biek dituzte zauriak, baina euren bizitzak ez daude arriskuan".
"Omarrek sorbalda minduta dauka, eta fisura du saihets batean. Horrez gain, bikotekideari ebakuntza egin beharko diote, sei saihets eta orno bat hautsita baititu", gaineratu du Astanak.
Santurtziko txirrindulariak (28 urte) sei garaipen ditu profesional gisa: Apeninoetako Giroa (2015), etapa bat Dunkerqueko 4 Egunetan (2015), etapa bat Italiako Giroan (2017), eta etapa bat 2018ko Euskal Herriko Itzulian, Romandiako Tourrean eta Frantziako Tourrean.