Juan Antonio Lopez-Cozar Euskadi-Muriasen arituko da
Juan Antonio Lopez-Cozar "Chupete" (1994) txirrindularia Euskadi-Murias Kontinental Profesional taldeko kidea izango da 2019. urtean. Joan zen denboraldian Euskadi Fundazioan korritu zuen granadarrak.
Horrenbestez, euskal egutegian eta azpiko mailako euskal taldeetan hazi den Granadako txirrindulariak Beñat Intxausti (Team Sky) eta Daniel Viejo (Caja Rural-RGA amateur) izango ditu taldekide denboraldi berrian, hots, Muriasek orain arte baieztatu dituen beste bi fitxaketak.
Euskadi-Muriasko txirrindulari fitxatu berriak aurten lortu dituen emaitza azpimarragarrienak honako hauek izan dira: seigarren postua lortu zuen Ordiziako Klasikoan eta hamaikagarrena, Getxon. Horrez gain, bederatzigarren tokia lortu zuen Portugalgo Sari Nagusian.