Challenge Mallorca
Gorde
Kendu nire zerrendatik

John Degenkolbek irabazi du sailkapen nagusia, azken etapan gailenduta

Euskadi Basque Country taldeko Enrique Sanzek laugarren egin du. Erik Baska bigarren izan da eta Coen Vermeltfoort hirugarren.
Degenkolb Mallorca Efe
18:00 - 20:00
John Degenkolbek eraman du azken garaipena

John Degenkolb alemaniarrak irabazi du Mallorca Challenge lasterketa, Playa de Palma-Palma Sarian gailenduta. 159,6 kilometroko ibilbidea egiteko hiru ordu, 57 minutu eta 29 segundo behar izan ditu.

Degenkolbek osteguneko etapa ere irabazi zuen, Porreres-Felanixt-Ses Salines Saria. Gaurkoan esprintean gailendu zaie tropeleko gainontzeko txirrindulariei.

Bigarren Erik Basta eslovakiarra izan da eta hirugarren Coen Vermeltfoort holandarra. Laugarren postuan Euskadi Basque Country taldeko Enrique Sanz sartu da.

Etapan sei txirrindulari ihes eginda ibili dira, baina helmugarako 25 kilometrora harrapatu dituzte eta tropela ezusterik gabe iritsi da helmugara.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X