Ion Izagirre, Espainiako txapeldun erlojuaren kontra
Ion Izagirrek irabazi du Espainiako txirrindularitza txapelketa, erlojupekoan. Ormaiztegikoa izan da azkarrean Alacanten jokatutako 41 kilometroko proban.
Movistar taldeko txirrindulariak 50 minutu eta 52 segundo behar izan ditu ibilbidea betetzeko; Jonathan Castroviejo iazko irabazleak baino 22 segundo gutxiago eta Alejandro Valverdek baino 25 gutxiago.
Erdi-lanetan, Valverdek egin du denborarik onena (29:30), Izagirreren (29:34) eta Castroviejoren (29:37) aurretik.
Sasoi betean
Ion Izagirrek sasoi betean dagoela konfirmatu du, Suitzako Itzulian bigarren amaitu ostean eta bertako azken erlojupekoan gailendu ostean.
Espainiako Txapelketa aurretik ere irabazi du gipuzkoarrak, 2014an ere irabazi baitzuen, baina errepideko proban.