Ikusgarria Contadorren garaipena
Alberto Contador txirrindulari espainiarrak irabazi du Tirreno-Adriatiko lasterketaren bosgarren etapa (192 kilometro, Amatrice eta Guardiagrece artean). Saxo Tinkoff taldekoak bere bigarren garaipena jarraian eskuratu du.
Contadorrek Simon Geschke (Giant) eta Ben King (Garmin) estatubatuarra gainditu ditu helmugan. Nairo Quintanak (Movistar) eta Michal Kwiattkowskik (Omega Pharma), bestalde, hasieran uste baino denbora gehiago galdu dute. Contador 30 kilometro izan da ihesaldian, eta, azkenean, lasterketa buruko zortzi gizonak harrapatu ditu.
Contador sailkapen nagusiko aurreneko postuan kokatu da, Quintana eta Kreuzigerren aurretik. Asteleheneko jardunaldiak 189 kilometro izango ditu, Bucchianico eta Porto Sant'Epido artean. Proba asteartean bukatuko da.
Zure interesekoa izan daiteke
Markel Belokik irabazi du L ‘Aingo Tourraren bigarren etapa, eta lider jarri da
21 urterekin, txirrindulari arabarrak profesional gisa lortzen duen lehen garaipena da, 2025ean Alsaziako Tourra irabazi eta 2023an Espainiako junior erlojupeko txapeldun izan ondoren.
Laboral Kutxa-Euskadi itxaropentsu abiatu da Frantziako Tourrera
Laboral Kutxako taldea Lausanara bidean da; tartean, hiru euskal txirrindulari. Bertan hasiko da aurtengo Frantziako Tourra, eta hirugarrenez lehiatuko da euskal taldea. Langa koska bat gorago jarri du aurten zuzendaritzak. Usoa Ostolazak seiko taldea izango du atzetik, ahal dela lasterketaren ohorezko postuetan amaitzeko. Bestalde, Naia Amondarainek debuta egingo du itzuli handian.
Kepa Ormazabal, Ander Otegi eta Alain Suarez, Euskaltel Euskadira
BBK-Euskadi harrobiko taldean aritu dira orain arte hiru txirrindulari gazteak. Abuztuaren 1etik aurrera, maila nagusian izango dira.
2026ko emakumezkoen Frantziako Tourreko etapen profilak
Emakumezkoen Frantziako Tourraren 5. ekitaldia abuztuaren 1etik 9ra bitartean jokatuko dute, Lausanan hasi eta Nizan amaituta. Lasterketa kirolakeitb.eus-en eta ETBn izango da ikusgai.
Remco Evenepoelek Donostiako Klasikoa laugarrenez irabaztea bilatuko du larunbat honetan
2019ko, 2022ko eta 2023ko irabazleak Giulio Ciccone, Bauke Mollema eta Mads Pedersenei gailendu beharko zaizkie, besteak beste. Primoz Roglic, Julian Alaphilippe, Enric Mas, Nairo Quintana eta Ion Izagirre ere izango dira irteeran.
Kern Pharmak harrobiko Unax Errastiri profesionaletan lehiatzeko aukera emango dio denboraldi amaierara arte
Talde nafarrak ohar batean azaldu duenez, Unax Errasti (Antzuola, 2005), orain arte Finisher taldean aritutakoa, "taldeko txirrindularia da, eta lanerako eta sakrifiziorako gaitasun handia du".
2026ko Frantziako Tourreko podiuma
Txirrindulariak Frantziako Tourreko podiumera igo dira, elastikoak jasotzera.
Aranburu eta Azparrenen adierazpenak, Frantziako Tourra amaitu berritan
Alex Aranburu eta Xabier Mikel Azparrenekin izan gara, Frantziako Tourreko azken etapa bukatu ondoren. Lasterketa ondo joan dela adierazi dute, eta haien esperientzia kontatu digute.
Gizonezkoen eta emakumezkoen 2026ko UCI World Tourreko egutegia
Emakumezkoen lehen proba, Down Under Tourra, urtarrilaren 17an hasiko da. Gizonezkoak hiru egun geroago hasiko dira lehiatzen, proba berean.
Frantziako Tourreko 21. etapako unerik onenak
2026ko Frantziako Tourreko azken etapak une ikusgarriak utzi ditu. Montmartren egin dituzten hiru igoeretan faboritoen arteko lehia estua egon da, Pogacarren eta Van der Poelen artean bereziki. Etapako irabazlea azken metroetako esprint estuan erabaki da.