Tadej Pogacar
2025/04/23 - 18:46
2025eko Fleche Wallone lasterketako azken kilometroa eta Huyko igoera
Tadej Pogacar (UAE) txirrindulari esloveniarrak irabazi du 2025eko Fleche Wallone lasterketa, Huyko azken igoeran argi eta garbi nagusituta, gainerako aurkariak atzean utzita. Hemen ikus dezakezu nolakoa izan den lasterketaren azken kilometroa eta igoera gogorra.
2025/04/22 - 19:29
Flèche Wallonne klasikoak, asteazkenean, gogoratuko du nola duela 40 urte igo zuen estreinakoz Huyko Harresian
Lasterketako 89. ekitaldia, Ardeetako Triptikoaren bigarren proba, Amstel Gold Race eginda eta Lieja-Bastogne-Lieja jokatu aurretik, gainera, Ciney herritik irtengo da lehenengo aldiz. EITBk zuzenean emango du, 14:00etatik, eitb.eus-en eta ETBren bidez.
2025/04/13 - 19:17
Van der Poelek bere hirugarren Paris-Roubaix irabazi du
Tajej Pogacarrekin batera borrokatu du lasterketa, baina esloveniarra erori egin da 38 kilometroren faltan eta garaipena lehiatzeko aukera galdu du.
2025/04/12 - 15:18
Van der Poel eta Pogacar oilarren arteko norgehiagoka, “Iparraldeko infernuan”
Oier Lazkano ere irteeran izango da ibilbideko ia 260 kilometroei eta 30 harbide tarteei aurre egiteko. Lasterketa zuzenean emango dute eitb.eus-ek eta ETBk 12:00etatik aurrera.
2025/04/06 - 20:39
Tadej Pogacarrek eta Lotte Kopeckyk irabazi dute 2025eko Flandriako Tourra
Bi txirrindulariak argi eta garbi nagusitu dira, helmuga munduko txapeldunen ostadar maillotarekin gurutzatuta.
2025/02/23 - 17:45
Pello Bilbao, hirugarren Tadej Pogacarrek irabazi duen UAE Tourrean
Horrela, Pogacarrek bere bigarren etapa garaipena lortu du Arabiar Emirerri Batuetan, Cicconeri 1:14 minutuko aldea aterata eta 1:19koa Bilbaori.
2024/12/07 - 13:54
Tadej Pogacar eta Lotte Kopecky, 2024ko onenak
Esloveniarra eta belgikarra izendatu dituzte denboraldiko txirrindulari onenak, Urrezko Bizikleta sarian.
2024/10/29 - 18:49
2025eko gizonezkoen Frantziako Tourra oso menditsua izango da, eta esprinterrei aukera gutxiago emango dizkie
Lilletik irtengo da, uztailaren 5ean, Parisen amaitu, uztailaren 27an, eta Frantzian jokatuko dute osorik. Lasterketako 112. ekitaldia asteartean aurkeztu dute.
2024/10/24 - 20:13
Tadej Pogacarrek kontratua berritu du UAE Emirates taldearekin 2030era arte
Txirrindulari esloveniarrak beste sei urtez jarraituko du Arabiar Emirerri Batuetako taldean.
2024/10/20 - 13:52
Gizonezkoen eta emakumezkoen 2024ko UCI World Tourreko egutegia
Emakumezkoen lehen proba, Down Under Tourra, urtarrilaren 12an hasiko da. Gizonezkoak lau egun geroago hasiko dira lehiatzen, proba berean.
2024/10/12 - 19:50
Pogacarrek laugarrenez jarraian irabazi du Il Lombardia, eta Ion Izagirre laugarren izan da
Azken 40 kilometroak bakarka eginda nagusitu da txirrindulari esloveniarra Italiako klasikoan. Remco Evenepoelek eta Giulio Cicconek osatu dute podiuma. Laugarren, berriz, Ion Izagirre sartu da.
2024/10/11 - 20:07
Pogacar, gainditu beharreko aurkaria Il Lombardian
Pogacar geldiarazten saiatuko dira, besteak beste, Remco Evenepoel belgikarra, Richard Carapaz ekuadortarra, Enric Mas espainiarra eta denboraldi amaiera bikaina izaten ari den Marc Hirschi suitzarra. Ezustekoa emateko faboritoak dira, Roglicen faltan.
2024/10/05 - 19:50
Pogacar menderaezin batek irabazi du Emiliako Giroa
Esloveniarra, munduko txapelduna, nagusitasunez gailendu da Emiliako Giroan, San Lucako igoeran aurrera egin eta bakarrik iritsita helmugara, ia bi minutuko aldearekin.
2024/09/29 - 20:33
Pogacar, txirrindularitzako munduko txapeldun
O'Connorrek zilarra eskuratu du, eta Van der Poelek brontzea. Mikel Landa, Pello Bilbao eta Alex Aranburu euskal txirrindulariek parte hartu dute elite mailako errepideko proban, baina lehen biek lasterketa utzi behar izan dute, erorikoek eraginda.
2024/09/16 - 00:28
Pello Bilbao bigarren izan da Tadej Pogacarrek irabazi duen Montrealeko Sari Nagusian
Esloveniarrak 24 segundoko aldea atera dio helmugan bigarren izan den Pello Bilbaori, eta 40 segundokoa tropel nagusiko gainerakoei.
2024/09/14 - 00:33
Matthewsek hirugarrenez irabazi du Quebeceko Sari Nagusia
Frantziako Tourra irabazi zuenetik lehiatu gabe egon ostean, Tadej Pogacar zazpigarren izan da, eta Pello Bilbao bederatzigarren.
2024/07/22 - 22:48
Tadej Pogacarrek uko egin die Olinpiar Jokoei atseden hartzeko
Domen Novakek beteko du Frantziako Tourra irabazi berri duenb txirrindulariaren tokia errepideko proban.
2024/07/21 - 23:12
Erlojupeko saioan enegarren erakustaldia emanda irabazi du Pogacarrek Frantziako Tourra hirugarrenez
Tadek Pogacar jaun eta jabe izan da Frantziako Tourrean. Guztira, sei etapa bereganatu ditu, eta azkeneko erlojupekoan ere aise gailendu da. Jonas Vingegaardek eta Remco Evenepoelek osatu dute podiuma, eta Mikel Landak bosgarren amaitu du sailkapen nagusian.
2024/07/21 - 22:34
Pogacar, Vingegaard eta Evenepoel, Frantziako Tourreko podiumean
Tadej Pogacar (UAE), Jonas Vingegaard (Visma) eta Remco Evenepoel (Soudal) izan dira 2024ko Frantziako Tourreko hiru txirrindulari onenak. Batera igo dira podiumera azken etapa lehiatu ondoren.
2024/07/21 - 22:22
Frantziako Tourreko azken erlojupekoaren unerik onenak eta Pogacarren seigarren garaipena
Tadej Pogacarrek irabazi du Nizan Frantziako Tourrari amaiera eman dion erlojupekoa, eta, horrenbestez, bere seigarren garaipena lortu du aurtengo edizioan. Jonas Vingegaard izan da bigarrena eta Remco Evenepoel hirugarrena. Mikel Landak zazpigarren tokian amaitu du erlojupekoa.