2025eko Tourraren 16. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Montpellier-Mont Ventoux (171,5 km)
2025eko Frantziako Tourreko hamaseigarren etapa, alegia, lasterketako hirugarren eta azken asteari hasiera emango dion jardunaldia, uztailaren 22an jokatuko dute, asteartez, eta profilean dakar probako mendate mitikoenetakoa: Mont Ventoux. Etapa Montpellierren hasiko da, 12:10ean, eta hain zuzen aipatutako Mont Ventouxen izango du helmuga, 171,5 kilometro eginda. Mendate puntuagarri bakarra du egunak, baina, kontuan izanik zer gogorra den, pentsatzeko modukoa da lasterketako indartsuenentzako etapa izango dela.
Maila berezia du Mont Ventouxek; 15,7 kilometroko igoera izango da, eta, batez beste, % 8,8ko malda du. Hainbat etapa historiko izan dira bertan. Hor hil zen, 1967an, Tom Simpson britainiarra, Eddy Merckxek 1970ean irabazi zuen, eta Marco Pantanik 2000n; Chris Froomek, 2016an, korrika egin zuen zati bat. Eta jakina, ahaztezina izan zen 2009koa; orduan, Juanma Garatek garaipen bikaina eskuratu zuen. Hamazortzigarrenez igoko da Mont Ventoux Tourrean; aurrekoan, 2021ean, Wout van Aert gailendu zen.
EITBk zuzenean izango da ikusgai etapa garrantzitsu hau; eitb.eus-en, 13:55ean hasiko da emanaldia, eta ETB1en, aldiz, 15:00etan.
ETAPAKO PROFILA
MONT VENTOUX
FITXA TEKNIKOA
Etapa: 16. etapa (uztailak 22, asteartea)
Ibilbidea: Montpellier-Mont Ventoux
Distantzia: 171,5 km
Hasiera-ordua: 12:10
Amaiera-ordua: 16:44 (42 km/h) | 16:57 (40 km/h) | 17:12 (38 km/h)
Mendiko saria: Mont Ventoux (maila berezia), 171,5. kilometroan.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskal ordezkariak, World Tourreko taldeetako “staff” teknikoetan
Ezinbesteko lana egiten dute, txirrindulariek lasterketetan erakustaldi ederrak egin ahal izateko. “On Tour” saioan, Alpe d’Huezko etapa amaitutakoan, Xabier Usabiagak omenaldia egin nahi izan die.
Pogacarrek historia egin du Alpe d’Huezen: helmugatik 12 kilometrora jo du erasoa, atzean utzi ditu iheslariak, eta etapa irabazi du, Pantaniren marka hautsita
Frantziako Tourreko liderra ikusgarri ibili da mendate mitikoan: helmugarako 11,8 kilometro falta zirenean egin du aurrera, lasterketaren buruan zihoazen iheslariak harrapatu ditu, eta Carapaz, Lenny Martinez eta Kuss azken kilometroan gaindituta nagusitu da, Alpe d'Huez 35 minutu eta 26 segundoan igota, bide batez, Marco Pantaniren errekorra hausteko.
Pogacarrek Pantaniren marka ondu du Alpe d'Huezen Tourra erabakita uzteko
Helmugatik 11 kilometrora erasoa jo ostean, bakar-bakarrik zeharkatu du helmuga, Richard Carapazen eta Lenny Martinezen aurretik. 2026ko Frantziako Tourra erabakita uzteaz gain, esloveniarrak Marco Pantanik 1995ean ezarritako igoera marka historikoa hobetu du, aro modernoko erakustaldi handienetako bat eginez.
Carapaz: “Berriro irabaztea asko kostatu zait"
Richard Carapaz ekuadortarrak, Frantziako Tourraren 18. etapako irabazleak, garaipen hau "asko kostatu" zaiola adierazi du, eta edizio honetan behin baino gehiagotan saiatu dela gogorarazi du.
Ion Izagirre: “Bagenekien egun zaila izango zela ihesaldia hartzeko”
Cofidis taldeko txirrindulariak egun gogorra izan dela gaurkoa adiarazi du. Ezin izan da ihesaldian sartu, baina bai atzerago joan den bigarren taldetxo batean. Hala ere, ezin izan dute ihesaldia harrapatu.
Tadej Pogacar, historia idazten ari den txirrindulariaren inperioa
Tadej Pogacarrek bere palmaresa bezain handi eta zabala den inperioa eraiki du azken urteetan. Txirrindularitzan historia egiten ari da esloveniarra, baina nola dabil diru kontuetan? Hona Xabier Usabiagak “On Tour” saioan azaldutakoa.
Orcières-Merletteko igoeraren azken metroak
Richard Carapazek (EF Education) irabazi du Frantziako Tourreko hemezortzigarren etapa. Helmugatik 3,5 kilometrora erasoa jo du ekuadortarrak eta bakar-bakarrik helmugaratu da Orcières-Merletten. Atzetik iritsi dira Mauro Schmid, bigarren, eta Matteo Jorgenson, hirugarren.
Carapaz izan da indartsuena eguneko ihesaldian, Orcieres-Merletteko igoeran eraso erabakigarria jota
EF Education - EasyPost taldeko eskalatzaile ekuadortarrak zuhur jokatu du azken kilometroetan, eta garaipena poltsikoratu du. Tourrean bigarren etapa garaipena du, Super Devoulyn irabazi eta bi urtera.
Kontrolak ordu txikitan egiteak polemika eta tropelaren haserrea eragin ditu Frantziako Tourrean
Tadej Pogacarrek eta Jonas Vingegaardek doping-kontrolak egin zituzten Tourreko 15. etaparen aurreko gauean. Kontrol horiek bi txirrindularien loa oztopatu zuten. Hain zuzen ere, etapa horretan Vingegaardek erorikoa izan eta lasterketa utzi behar izan zuen.
Ion Izagirre: “Tourreko egunik txarrena izan dut”
Ion Izagirrerekin egon gara Frantziako Tourreko 17. etapa amaieran, Voiron. Ormaiztegikoak azaldu du “egunik txarrena” izan duela gaur eta “tour gogorra” izaten ari dela.