Tadej Pogacar
2025/07/06 - 18:55
2025eko Frantziako Tourreko 3. etaparen profila: Valenciennes-Dunkerque (178,3 km)
Txirrindulariek igoera puntuagarri bakarra izango dute, Mont Cassel, 4. mailakoa, etapako 147,4. kilometroan.
2025/07/06 - 12:28
Ikusi hemen Frantziako Tourreko gaurko etaparen profila: Lauwin-Planque – Boulogne-sur-Mer (209 km)
Mendi ertaineko etapa izango da, eta lehen 100 kilometroetatik aurrera hasiko dira liskarrak. Lasterketa zuzenean jarraitu ahal izango da eitb.eus-en eta ETB1en.
2025/07/05 - 20:06
Jasper Philipsenek irabazi du Tourreko lehen etapa, esprintean
Alpecin-Deceuninck taldeko txirrindularia lasterketaren buruan kokatu da haizearen eraginez tropela zatitu ostean, eta taldekideen laguntza eta babesa izan ditu Frantziako Tourrean hamargarren garaipena lortzeko.
2025/07/05 - 15:40
Frantziako Tourreko gaurko etapako profila: Lille-Lille (185 km)
Ibilbide guztia laua da, esprinter batek maillot horia janzteko aproposa, baina 2020tik ez da halakorik gertatu. Lasterketa zuzenean jarraitu ahal izango da eitb.eus-en eta ETB1en.
2025/07/03 - 23:39
Frantziako Tourrak lasterketan parte hartuko duten txirrindulari guztiak txalotu ditu, Lillen
Lasterketaren 112. edizioa Lillen hasiko da, larunbatean. Ostegunean, talde bakoitzak proban lehiatzeko hautatu dituen ziklistak aurkeztu dituzte; han izan dira Ion Izagirre eta Alex Aranburu, Vingegaard eta Pogacar faborito nagusiekin batera.
2025/07/03 - 22:49
2025eko Frantziako Tourrean parte hartuko duten txirrindularien zerrenda
Lasterketa 112. aldiz jokatuko dute, uztailaren 5etik hilaren 27ra bitartean. 2025eko Tourra Lilletik irten eta Parisen amaituko da. 23 taldek parte hartuko dute, eta bakoitzak zortzi txirrindulari ditu. Bi euskal ziklista lehiatuko dira, biak Cofidis taldekoak: Jon Izagirre eta Alex Aranburu.
2025/07/02 - 17:12
Pogacar eta Vingegaard, Tourra irabazteko hautagai faboritoak
Lehia estua espero da datorren larunbatean, uztailaren 5ean, hasiko den Frantziako Tourrean. Pogacar eta Vingegaarden atzetik, Remco Evenepoel da podiuma osatzeko hirugarren hautagaia.
2025/06/24 - 02:17
2025eko Frantziako Tourreko etapa guztien profilak eta ibilbideak
112. Frantziako Tourra uztailaren 5etik 27ra bitartean jokatuko dute, eta Lillen hasiko da eta Parisen amaitu; EITBk, eitb.eus-en eta ETBren bidez, lasterketako etapa guztiak emango ditu, zuzenean.
2025/06/15 - 21:06
Tadej Pogacarrek irabazi du sailkapen nagusia, eta Lenny Martinezek azken etapa
Esloveniarra hirugarren helmugaratu da, eta Vingegaard bigarren, irabazlearengandik 34 segundora.
2025/06/15 - 20:56
Honela amaitu da 2025eko Dauphine Kriteriuma
Lenny Martinezek irabazi du Dauphine Kriteriumeko zortzigarren eta azken etapa. Tadej Pogacar hirugarren sartu da, 34 segundora, eta berak eraman du sailkapen nagusiko garaipena.
2025/06/14 - 19:37
Pogacarrek ia ziurtatuta utzi du Dauphine irabaztea, bere hirugarren etapa eskuratuta
Helmugarako 12 kilometroren faltan, Pogacarrek erasora jo du, eta Jonas Vingegaard (Visma) danimarkarra, bere aurkari nagusia, oraingoan ere ez da gai izan haren mailan egoteko.
2025/06/14 - 19:19
2025eko Dauphine Kriteriumeko 7. etapako azken kilometroa eta Pogacarren erakustaldia
Tadej Pogacarrek beste garaipen bat lortu du Dauphine Kriteriumaren 77. edizioko etapa nagusian. Helmugarako 12 kilometroren faltan, Pogacarrek erasora jo du, eta Jonas Vingegaard (Visma) danimarkarra, bere aurkari nagusia, oraingoan ere ez da gai izan haren mailan egoteko.
2025/06/13 - 19:40
Pogacarrek erasoa jo du Dauphine Kriteriumeko seigarren etapan lidergoa berreskuratzeko
Tadej Pogacarrek irabazi du Dauphine Kriteriumeko seigarren etapa, Valserhone eta Combloux artekoa. Jonas Vingegaard haren gurpilari jarraitzen saiatu da, baina atzean geratu eta minutu batera helmugaratu da.
2025/06/13 - 19:31
Pogacarrek Dauphineko lidergoa berreskuratu du Comblouxen
Lehen etapa irabazi ostean, bigarrena poltsikoratu du gaur, helmugarako 7,5 kilometrora erasoa jota mahaian kolpe bat emanda.
2025/06/12 - 19:33
Jake Stewart izan da azkarrena Maconeko esprintean, Dauphine Kriteriumean, eta Evenepoelek lider jarraitzen du
Trantsizio etapa izan da, lasterketako jardunaldi gogorrenak ostiralean hasiko baitira, eta Israel-Premier Tech taldeko ziklistak lortu du garaipena. Remco Evenepoel azken kilometroan erori egin da, baina etapa amaitu egin du, itxuraz arazorik gabe.
2025/06/12 - 19:21
2025eko Dauphine Kriteriumeko 5. etapako azken kilometroa, esprinta eta Evenepoelen erorikoa
2025eko Dauphine Kriteriuma azken txanpan sartu da. Atzean utzi du 5. etapa, eta bideo honetan ikus dezakezu azken kilometroa, oso-osorik. Irabazlea esprintean erabaki da. Remco Evenepoel liderrak erorikoa izan du azken 1.000 metroetan.
2025/06/11 - 19:33
Dauphine Kriteriumeko 4. etapako erlojupekoaren laburpena eta momentu nabarmenak
2025eko Dauphine Kriteriumak atzean utzi du 4. etapa. Banakako erlojupekoa izan da, 17,7 kilometroko ibilbidea izan duena. Bideo honetan ikus ditzakezu momentu onenak.
2025/06/11 - 19:28
Remco Evenepoel bikain gailendu da Dauphine Kriteriumeko erlojupekoan, eta maillot horia eskuratu du
Soudal Quick-Step taldeko txirrindulari flandriarra ezin hobeto aritu da asteazkenean jokatutako 17,4 kilometroko banakako erlojupekoan; Evenepoel, lider berria bera, Vingegaard baino 20 segundo azkarrago ibili da, eta Pogacar baino 48 segundo arinago.
2025/06/10 - 19:12
Ivan Romeok irabazi du Charantonnayn, Dauphine Kriteriumeko hirugarren etapan, eta lider jarri da
Movistar taldeko txirrindulari espainiarra bakarka gailendu da, helmugarako bost kilometro gelditzen zirela erasoa jota; aurretik, eguneko ihesaldian izan da, eta maila bikaina izan du ihesaldi horrek, tartean Lipowitz eta Van der Poel izan direla. Romeok 1:08 atera dio tropelari.
2025/06/09 - 19:39
Jonathan Milanek irabazi du Issoireko esprinta, eta Dauphine Kriteriumeko lider jarri da
Lidl-Trek taldeko txirrindulari italiarra nagusitasunez gailendu da lasterketako bigarren etapan, azken kilometroetan taldekideek egindako lan bikaina oso ondo baliatuta; gainsariari esker, sailkapen nagusiko liderraren maillot horia janztea lortu du.