2025eko Frantziako Tourraren 15. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Muret-Carcasona (169,3 km)
Mendi ertaineko etapa batek emango dio amaiera, igandean, uztailaren 20an, 2025eko Frantziako Tourreko bigarren asteari, 112. ekitaldiko bigarren eta azken atseden egunaren bezperan. Hamabosgarren etapa Mureten hasi eta, 169,3 kilometroko ibilbidea eginda, Carcasonan amaituko da; antolatzaileek erabaki dute txirrindulariak 13:20an hasiko direla lehian, eta aurreikuspena da 17:08tik 17:29ra bitartean bukatzea.
Ziklistek hiru mendate puntuagarri igo beharko dituzte, lasterketako hamabosgarren egunean; horietako bi hirugarren mailakoak dira, eta bestea, zehazki azkena, helmugarako berrogeita hamar bat kilometro geldituko direnean, bigarrenekoa. Aurreneko igoera Cote de Saint-Ferreol izango da, 72,8. kilometroan, eta bigarrena, 86,6.ean, Cote de Soreze. Pas du Sant da bigarren mailako mendatea, eta horrek 116,6. kilometroan du pankarta; 2,9 kilometroko igoera da, laburra, baina gogorra, batez beste % 10,2ko malda baitu.
Egunero bezala, EITBk zuzenean emango du etapa: 15:00etan, eitb.eus-ek eta ETB1ek bat egingo dute lasterketarekin.
ETAPAKO PROFILA
FITXA TEKNIKOA
Etapa: 15. etapa (uztailak 20, igandea)
Ibilbidea: Muret-Carcasona
Distantzia: 169,3 km
Hasiera-ordua: 13:20
Amaiera-ordua: 17:08 (47 km/h) | 17:18 (45 km/h) | 17:29 (43 km/h)
Mendiko saria: Cote de Saint Ferreol (3. maila), 72,8. kilometroan; Cote de Soreze (3. maila), 86,6. kilometroan; Pas du Sant (2. maila), 116,6. kilometroan
Zure interesekoa izan daiteke
2026ko Frantziako Tourreko podiuma
Txirrindulariak Frantziako Tourreko podiumera igo dira, elastikoak jasotzera.
Aranburu eta Azparrenen adierazpenak, Frantziako Tourra amaitu berritan
Alex Aranburu eta Xabier Mikel Azparrenekin izan gara, Frantziako Tourreko azken etapa bukatu ondoren. Lasterketa ondo joan dela adierazi dute, eta haien esperientzia kontatu digute.
Frantziako Tourreko 21. etapako unerik onenak
2026ko Frantziako Tourreko azken etapak une ikusgarriak utzi ditu. Montmartren egin dituzten hiru igoeretan faboritoen arteko lehia estua egon da, Pogacarren eta Van der Poelen artean bereziki. Etapako irabazlea azken metroetako esprint estuan erabaki da.
Van Der Poelek irabazi du azken etapa eta Pogacarrek Tourra
Alpecin taldeko txirrindulariak erasoa jo du Montmartreko azken igoeran, Tadej Pogacarrekin batera, eta helmugatik metro gutxira indarrik gabe geratuko zela zirudien arren, berak eskuratu du garaipena. Philipsen taldekidea eta Pedersen helmugaratu dira ondoren.
Nolakoa izan da euskal txirrindularien jarduna Tourrean?
Ion Izagirre, Alex Aranburu eta Xabier Mikel Azparren txirrindulariek parte hartu dute Frantziako Tourraren 2026ko edizioan. Hiru astez munduko lasterketa garrantzitsuenean lehiatu ostean, euskal ordezkariek euren taldearen estrategiaren barruan egokitu zaien lana betez osatu dute itzuli handia.
Frantziako Tourrak 44 kilometro laburtu du azken etapa, suteengatik
Azken etaparen ibilbidea 133 kilometrotik 89ra murriztu dute, Frantziako hainbat eremutan izandako sute larrien ondorioz gaurko etapa zaindu behar zuten jendarme asko kaltetutako eremuetara bideratu behar izan dituztelako.
Carapazen eta Kussen arteko borrokaren une onenak, Tourreko 20. etaparen amaieran
AEBkoak abantaila hartu du etapa amaitzeko 24 kilometro falta zirenean, baina Ekuadorko txirrindulariak ez du etsi, eta azkenean saria lortu du, Kuss birritan erori ostean, harrapatu, gainditu eta etapa irabazi baitu.
Carapaz Alpe d'Huezen nagusitu da Kuss menderatuta, eta mendiko elastikoa ziurtatu du
Txirrindulari ekuadortarrak Frantziako Tourreko etapa nagusia irabazi du, estatubatuarrarekin lehia estua izan ostean. Kuss lurrera erori da azken txanpan, eta EF taldeko txirrindulariak bakarkako bideari ekin dio Alpeetako tontor mitikoan garaipen bikaina lortu eta mota gorridun elastikoa ziurtatzeko.
Euskal ordezkariak, World Tourreko taldeetako “staff” teknikoetan
Ezinbesteko lana egiten dute, txirrindulariek lasterketetan erakustaldi ederrak egin ahal izateko. “On Tour” saioan, Alpe d’Huezko etapa amaitutakoan, Xabier Usabiagak omenaldia egin nahi izan die.
Pogacarrek historia egin du Alpe d’Huezen: helmugatik 12 kilometrora jo du erasoa, atzean utzi ditu iheslariak, eta etapa irabazi du, Pantaniren marka hautsita
Frantziako Tourreko liderra ikusgarri ibili da mendate mitikoan: helmugarako 11,8 kilometro falta zirenean egin du aurrera, lasterketaren buruan zihoazen iheslariak harrapatu ditu, eta Carapaz, Lenny Martinez eta Kuss azken kilometroan gaindituta nagusitu da, Alpe d'Huez 35 minutu eta 26 segundoan igota, bide batez, Marco Pantaniren errekorra hausteko.