Uztailak 19, larunbata
Gorde
Kendu nire zerrendatik

2025eko Frantziako Tourraren 14. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Pau-Luchon-Superbagneres(182,6 km)

Beste behin ere, txirrindulariek mendiko etapa gogorra jokatuko dute, lau mendate are zorrotzagoekin: maila bereziko bi, lehen mailako bat eta bigarren mailako beste bat.
2025eko Frantziako Tourreko 14. etapako profila. Irudia: A.S.O.
2025eko Frantziako Tourreko 14. etapako profila. Irudia: A.S.O.

2025eko Frantziako Tourrak 14. etapa izango du larunbatean, uztailak 19, Paun hasi eta Luchon-Superbagneresen bukatuko den 182,6 kilometroko ibilbidearekin.

Beste behin ere, txirrindulariek mendiko etapa gogorra jokatuko dute, lau mendate are zorrotzagoekin: maila bereziko bi, lehen mailako bat eta bigarren mailako beste bat.

Hasierako kilometroetan pixkanaka Tourmaletera igoko dira, maila berezikoa, Tourreko klasikoa. 19 km-ko igoera izango dute, % 7,4ko maldarekin. Ondoren, askoz errazagoak izango ez diren beste bi mendate izango dituzte aurrean: 2. mailako Aspin (5 km, % 7,6) eta 1. mailako Peyresourde (7,1 km, % 7,8).

Eta oraindik indarrekin jarraitzen badute, Superbagneresen igoera zorrotza (12,4 km, % 7,5), kategoria berezikoa hori ere, izango da faboritoen arteko azken borrokaren eszenatokia.

EITBn ikusiko dugu, zuzenean; eitb.eus-en, emanaldia 13:30ean hasiko da, eta ETB1en, ordea, egunero bezala, 15:00etan.

ETAPAKO PROFILA

2025eko Frantziako Tourraren 14. etapako profila. Irudia: A.S.O. 2025eko Frantziako Tourraren 14. etapako profila. Irudia: A.S.O.

TOURMALET

Tourmalet igoera. Irudia: A.S.O. Tourmalet igoera. Irudia: A.S.O.

SUPERBAGNERES

Superbagneresko igoera. Irudia: A.S.O. Superbagneresko igoera. Irudia: A.S.O.

FITXA TEKNIKOA

Etapa: 14. etapa (uztailak 19, larunbata)

Ibilbidea: Paue-Luchon-Superbagneres

Distantzia: 182,6 km

Hasiera-ordua: 12:00

Amaiera-ordua: 17:07 (37 km/h) | 17:24 (35 km/h) | 17:44 (33 km/h)

Mendiko saria: Col du Tourmalet (Maila Berezia), 89,5. kilometroan; Col d'Aspin (2. maila), 119,3. kilometroan; Col de Peyresourde (1. maila), 150,1. kilometroan; Luchon-Superbagneres (Maila Berezia), 182,6. kilometroan

Zure interesekoa izan daiteke

Podio Tour Femenino 2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Volleringek, Niewiadomak eta Longo Borghinik osatu dute Frantziako Tourreko podiuma

Azken etapa erakustaldi batekin bereganatu ostean, Demi Vollering (FDJ) herbeheretarra Frantziako Tourreko podiumaren gorenera igo da, Kasia Niewiadoma (CANYON) poloniarra igo da bigarrenera, eta Elisa Longo Borghini (UAE) italiarra, berriz, hirugarrenera. Bestalde, gazte onena Antonia Niedermaier (CANYON) alemaniarra izan da, mendiko maillota Puck Pieterse (Fenix) herbeheretarrak irabazi du eta Lorena Wiebes (SD Worx) herbeheretarrak jantzi du puntuen maillota.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X