15. etapa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Wellens gailendu da Carcasonan

Wellens eguneko ihesaldian izan da eta bakarrik egin du ihes Col de Fontbrunoko igoeran, helmugatik 40 kilometrora zegoen mendatean. Hortik aurrerako distantzia bakarrik egin du garaipena lortzeko.
Iragarkia
20250720172108_15-etapa-azken-kilometroa_
18:00 - 20:00
2025eko Frantziako Tourreko 15. etapako azken kilometroa

Tim Wellens (UAE) Belgikako txapeldunak, Tadej Pogacar esloveniarraren taldekidea, irabazi du Carcasonan Frantziako Tourraren 15. etapa. Frantziako lasterketan irabazten duen lehen etapa da, Italiako Giroan bi eta Espainiako Vueltan beste bi etapa irabazi ondoren.

Wellens eguneko ihesaldian izan da eta bakarrik egin du ihes Col de Fontbrunoko igoeran, helmugatik 40 kilometrora zegoen mendatean. Hortik aurrerako distantzia  bakarrik egin du garaipena lortzeko.

Pogacarrek, bere laugarren Tourra irabazteko faboritoak, maillot horiarekin jarraitzen du aldaketa handirik izan ez duen sailkapen nagusian. Pogacarrek 4.13ko aldearekin jarraitzen du Jonas Vingegaard daniarrarekiko eta 7.53ko aldearekin Florian Lipowitz alemaniarrarekiko.

UAEren bosgarren garaipena da, Pogacarren laurekin batera. Wellens 1.28 minutuko aldearekin iritsi da Victor Campanaerts herrikidearekiko eta 1.36 minutuko aldearekin atzeko taldearekiko.

Alaphilippek etapa irabazi zuela uste zuelako ospatu du helmugan

Julian Alaphilippe frantziarrak etapa irabazi zuela uste zuela adierazi du, beraz, ihesaldiko lehena izan dela ospatu du, nahiz eta helmuga Tim Wellens eta Victor Campanaerts belgikarrek zeharkatu duten lehenago.

Iragarkia
Julian Alaphilippe Frantziako Tourra etapa 15
18:00 - 20:00

15. etapako sailkapena

1 - Tim Wellens (UAE) 3:34:09

2 - Victor Campenaerts (Visma) + 1:28

3 - Julian Alaphilippe (Tudor) + 1:36

4 - Wout van Aert (Visma) d. b.

5 - Axel Laurence (INEOS) d. b.

6 - Aleksandr Vlasov (Red Bull) d. b.

7 - Paul Penhoet (Groupama) d. b.

8 - Jordan Jegat (UAE) d. b.

9 - Michael Valgren (EF) d. b.

10 - Valentin Madouas (Groupama) d. b.

Sailkapen nagusia

1 - Tajed Pogacar (UAE) 54:20:44

2 - Jonas Vingegaard (Visma) + 4:13

3 - Florian Lipowitz (Red Bull) + 7:53

4-  Oscar Onley (Picnic) + 9:18

5 - Kevin Vauquelin (Arkea) + 10:21

6 - Primoz Roglic (Red Bull) + 10:34

7 - Felix Gall (Decathlon) + 12:00

8 - Tobias Halland Johannessen (Uno-X) + 12:33

9 - Carlos Rodríguez (INEOS) +18:26

10 - Ben Healy (Ef Education) + 18:41

Zure interesekoa izan daiteke

Podio Tour Femenino 2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Volleringek, Niewiadomak eta Longo Borghinik osatu dute Frantziako Tourreko podiuma

Azken etapa erakustaldi batekin bereganatu ostean, Demi Vollering (FDJ) herbeheretarra Frantziako Tourreko podiumaren gorenera igo da, Kasia Niewiadoma (CANYON) poloniarra igo da bigarrenera, eta Elisa Longo Borghini (UAE) italiarra, berriz, hirugarrenera. Bestalde, gazte onena Antonia Niedermaier (CANYON) alemaniarra izan da, mendiko maillota Puck Pieterse (Fenix) herbeheretarrak irabazi du eta Lorena Wiebes (SD Worx) herbeheretarrak jantzi du puntuen maillota.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X