Uztailak 18, ostirala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

2025eko Frantziako Tourraren 13. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Loudenvielle-Peyragudes (10,9 km)

Txirrindulariek pare bat kilometro baino ez dituzte izango abiadura eta indarrak hartzeko, etengabeko eskaladari aurre egin aurretik.
2025eko Frantziako Tourreko 13. etapako profila. Irudia: A.S.O.
2025eko Frantziako Tourreko 13. etapako profila. Irudia: A.S.O.

2025eko Frantziako Tourrak 13. etapa izango du ostiralean, uztailak 18, Loudenviellen hasi eta Peyragudesen bukatuko den 10,9 kilometroko erlojupekoarekin.

Edizioko kilometro gutxien dituen eguna izan arren, Peyragudeseko igoera, 1. mailakoa, ez da txantxetan ibiltzeko modukoa. Txirrindulariek pare bat kilometro baino ez dituzte izango abiadura eta indarrak hartzeko, etengabeko eskaladari aurre egin aurretik. Gainera, zenbat eta gorago igo, orduan eta gehiago igoko da ibilbidearen malda eta zailtasuna, eta % 16ko maldara ere iritsiko da erlojupekoaren azken metroetan. Bizkarrean etapa batzuk izanda, ikusiko dugu faboritoen hankek nola erantzuten duten.

EITBn ikusiko dugu, zuzenean; eitb.eus-en, emanaldia 14:25ean hasiko da, eta ETB1en, ordea, egunero bezala, 15:00etan.

ETAPAKO PROFILA

2025eko Frantziako Tourraren 13. etapako profila. Irudia: A.S.O. 2025eko Frantziako Tourraren 13. etapako profila. Irudia: A.S.O.

FITXA TEKNIKOA

Etapa: 13. etapa (uztailak 18, ostirala)

Ibilbidea: Loudenvielle-Peyragudes

Distantzia: 10,9 km (banakako erlojupekoa)

Hasiera-ordua: 13:10, lehen txirrindularia); 17:05, azken txirrindularia

Amaiera-ordua: 13:36, lehen txirrindularia); 17:31, azken txirrindularia

Mendiko saria: Peyragudes (1. maila), 10,9. kilometroan

Zure interesekoa izan daiteke

Podio Tour Femenino 2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Volleringek, Niewiadomak eta Longo Borghinik osatu dute Frantziako Tourreko podiuma

Azken etapa erakustaldi batekin bereganatu ostean, Demi Vollering (FDJ) herbeheretarra Frantziako Tourreko podiumaren gorenera igo da, Kasia Niewiadoma (CANYON) poloniarra igo da bigarrenera, eta Elisa Longo Borghini (UAE) italiarra, berriz, hirugarrenera. Bestalde, gazte onena Antonia Niedermaier (CANYON) alemaniarra izan da, mendiko maillota Puck Pieterse (Fenix) herbeheretarrak irabazi du eta Lorena Wiebes (SD Worx) herbeheretarrak jantzi du puntuen maillota.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X