Ostirala, uztailak 25
Gorde
Kendu nire zerrendatik

2025eko Tourraren 19. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Albertville-La Plagne (129,9 kilometro)

Alpeetako mendiko estapa 130 kilometroko jardunaldi labur baina bizia izango da, eta 4.600 metrotik gorako desnibela izango du. Txirrindulariek Col de Saisies, Col du Pré eta Cormet de Roselend igoko dituzte La Plagneko azken igoerari ekin aurretik.
2025eko Tourraren 19. etaparen profila
2025eko Tourraren 19. etaparen profila

2025eko Frantziako Tourrak 19. etapa izango du ostiralean, uztailak 25, Albertvillen hasi eta La Plagnen bukatuko den 129,9 kilometroko ibilbidearekin.

Alpeetako mendiko etapa 130 kilometroko jardunaldi labur baina bizia izango da, eta 4.600 metrotik gorako desnibela izango du.

Txirrindulariek Col de Saisies, Col du Pré eta Cormet de Roselend igoko dituzte La Plagneko azken igoerari ekin aurretik. La Plagneko 19,1 km-ko azken igoera, bestalde,  oso-oso gaitza izango da.

EITBn ikusiko dugu, zuzenean; eitb.eus-en, emanaldia 14:55ean hasiko da, eta ETB1en, ordea, egunero bezala, 15:00etan.

ETAPAKO PROFILA

19. etapa, uztailak 25, ostirala: Albertville-La Plagne (129,9 kilometro)

2025eko Frantziako Tourraren 19. etapako profila. Irudia: A.S.O. 2025eko Frantziako Tourraren 19. etapako profila. Irudia: A.S.O.

COL DU PRE ETA CORMET DE ROSELEND

Col du Prerako eta Cormet de Roselenderako igoerak, 2025eko Frantziako Tourreko 19. etapan. Irudia: A.S.O. Col du Prerako eta Cormet de Roselenderako igoerak, 2025eko Frantziako Tourreko 19. etapan. Irudia: A.S.O.

LA PLAGNE

La Plagnerako igoera, 2025eko Frantziako Tourreko 19. etapan. Irudia: A.S.O. La Plagnerako igoera, 2025eko Frantziako Tourreko 19. etapan. Irudia: A.S.O.

FITXA TEKNIKOA

Etapa: 19. etapa (uztailak 25, ostirala)

Ibilbidea: Albertville-La Plagne

Distantzia: 129,9 km

Hasiera-ordua: 13:30

Amaiera-ordua: 17:18 (36 km/h) | 17:32 (34 km/h) | 17:46 (32 km/h)

Mendiko saria: Cote d'Hery-sur-Ugine (2. maila), 18,3. kilometroan; Col des Saisies (1. maila), 35,1. kilometroan; Col du Pre (Maila Berezia), 66. kilometroan; Cormet de Roselend (2. maila), 78,5. kilometroan; La Plagne (Maila Berezia), 129,9. kilometroan

Zure interesekoa izan daiteke

Podio Tour Femenino 2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Volleringek, Niewiadomak eta Longo Borghinik osatu dute Frantziako Tourreko podiuma

Azken etapa erakustaldi batekin bereganatu ostean, Demi Vollering (FDJ) herbeheretarra Frantziako Tourreko podiumaren gorenera igo da, Kasia Niewiadoma (CANYON) poloniarra igo da bigarrenera, eta Elisa Longo Borghini (UAE) italiarra, berriz, hirugarrenera. Bestalde, gazte onena Antonia Niedermaier (CANYON) alemaniarra izan da, mendiko maillota Puck Pieterse (Fenix) herbeheretarrak irabazi du eta Lorena Wiebes (SD Worx) herbeheretarrak jantzi du puntuen maillota.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X