Il Lombardia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pogacarrek historia egin du bosgarrenez jarraian Il Lombardia irabazita

Esloveniako txirrindulariak bosgarren garaipena jarraian lortu du larunbat honetan Il Lombardian, txirrindularitzaren historian mugarri berri bat sinatuz.
Tajed Pogacar
Tajed Pogacar Argazkia: @Il_Lombardia

Tadej Pogacar (UAE) esloveniarrak bere ibilbideko enegarren erakustaldia eman eta bosgarren garaipena jarraian lortu du Il Lombardian, urteko azken monumentuan. "Hosto hilen klasikoa" izenarekin ezagutzen den probaren helmugarako 37 kilometroren faltan egin du ihes, eta bakarrik iritsi da helmugara. 

Pogacar ez da markak hausteaz nekatu; izan ere, bere aurretik inork ez du lau aldiz jarraian irabazi Lombardiako proba, eta bost daramatza jarraian. Alfredo Binda italiarra gainditu du, eta irabazleen zerrendako gorenean jarri da Fausto Coppirekin batera, 1946 eta 1954 artean bost aldiz nagusitu baitzen bertan. Gainera, denboraldi berean 5 monumentuetan podiuma lortu duen lehen txirrindularia da. 

Esloveniarrak 5 ordu, 45 minutu eta 53 segundo behar izan ditu ibilbidea osatzeko, gainerako txirrindulariek aukerarik izan ez duten lasterketa batean. 1:48ra helmugaratu da Remco Evenepoel (Soudal), bigarren, eta 3:14ra heldu da hirugarrena, Michael Storer (Lidl-Trek).

Sailkapena

1 - Pogacar, Tadej (UAE) 5:45:53

2 - Evenepoel, Remco (Soudal) +1:48

3 - Storer, Michael (Tudor) +3:14

4 - Simmons, Quinn (Lidl trek) +3:39

5 - Del Toro, Isaac (UAE) +4:16

6 - Pidcock, Thomas (Pro Cycling) d. b.

7 - Seixas, Paul (Decathlon AG2R) d. b.

8 - Bernal, Egan (INEOS) d. b.

9 - Vine Jay (UAEl) +4:18

10 - Uijtdebroeks Cian (Visma) +4:30

Zure interesekoa izan daiteke

Ziortza Villa, corredora de ultraciclismo
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ziortza Villa: “Austriako Europako Txapelketa nire kirol ibilbideko erronka handienetako bat da"

Ultrafondista bizkaitarra nekaezina da. Ultraziklismoko 12 orduko modalitatean Europako txapeldun izan ondoren, Kroazian, Ziortza Villak bere espezialitatea zertan datzan azaldu du, baita izango dituen hurrengo erronkei begira izan duen prestaketaren xehetasunak ere. Abuztuaren amaieran Austrian jokatuko den 1000km-ko Europako Txapelketan arituko da eta azaroan Floridan jokatuko den Munduko Txapelketan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X