Flèche Wallonne
Gizonezkoen eta emakumezkoen 2026ko UCI World Tourreko egutegia
Emakumezkoen lehen proba, Down Under Tourra, urtarrilaren 17an hasiko da. Gizonezkoak hiru egun geroago hasiko dira lehiatzen, proba berean.
Huyko harresirako igoera Flèche Wallonneko azken kilometroan; Paul Seixas gailendu da
Decathlon taldeko frantziar gazteak lasterketako igoera erabakigarrian egin du erasoa, eta aurkari guztiak atzean utzi ditu. Ion Izagirre bikain aritu da, eta zazpigarren postua eskuratu du.
Paul Seixas eta Demi Vollering Huyko harresian nagusitu dira, eta bereganatu egin dute Flèche Wallonne
Gizonezkoen proban, Seixasek izan du aginte makila azken igoeran, gailurretik 200 metrora erasoa jo, eta helmugan besoak altxatu ditu. Emakumezkoen lasterketan, Volleringek bigarren aldiz jaso ditu besoak Huyn. Volleringen garaipena eztabaidaezina izan da, indartsuena izan baita Huyko Harresiaren igoeran.
2026ko Flèche Wallonne klasikoaren ibilbidea eta profila
Klasikoaren 90. edizioa datorren asteazkenean jokatuko da. Lasterketa zuzenean emango du ETB1ek, 15:15etik aurrera. Aurten, Herstalen hasiko da lehen aldiz, Liejatik oso gertu. Pogacar izan zen iazko irabazlea Huyko harresian.
Laboral Kutxa-Euskadi eta Caja Rural-Seguros RGA taldeek 2026ko Flèche Wallonne eta Lieja-Bastogne-Lieja lasterketetan parte hartuko dute
Euskal taldeek Ardeetako Trilogia osatzen duten bigarren eta hirugarren klasikoetan parte hartzeko gonbidapena jaso dute. Gainera, Kern Pharmak ere gizonezkoen Lieja-Bastogne-Lieja lasterketan parte hartuko du.