Ane Olaetak Gernika KESBekin berritu du 2026-2027 denboraldirako
Ane talde bizkaitarrak baieztatu duen lehenengo jokalaria da, Franky Garcia entrenatzaile berria izanen dela iragarri zuenetik.
Ane Olaeta; Argazkia: EITB
Gernika KESBek Ane Olaeta fitxatu du 2026-2027 denboraldirako, taldeak bere sare sozialetan jakinarazi duen bezala. Ane talde bizkaitarrak baieztatu duen lehenengo jokalaria da, Franky Garcia entrenatzaile berria izanen dela iragarri zuenetik.
Horrela, jokalari gernikarrak bere hirugarren denboraldia jokatuko du klubean. Aurreko denboraldian bataz beste, 5,5 puntu egin, 2,3 errebote lortu eta 2,2 asistentzia eman zituen jokatutako 30 partidatan.
“Oso berezia izan da Malosten eta klubaren inguruan hainbeste babes sentitzea”, nabarmendu du jokalariak klubaren sare sozialetan argitaratutako bideo batean, eta oso eskertuta agertu da zaleen eta klubeko kideen gertutasunagatik.