Lointek Gernika Bizkaiak agur esan dio Eurokopari, Enea Gorzowren aurka itzuliko partida galdu ostean (68-57)
Lointek Gernika Bizkaia Eurokopatik at geratu da asteazken honetan (urtarrilak 11) Enea Gorzow taldearen aurka 68 eta 57 galduta final-hamaseirenetako itzuliko partida.
Joaneko norgehiagokan puntu bakarreko abantaila lortu zuen Bizkaiko taldeak (79-78), baina ez da nahikoa izan, kanporaketako bigarren partida 11 punturengatik galdu baitu.
Bi taldeei kosta egin zaie lehen saskiratzea lortzea. Estreinako puntuak Lointek Gernikak bereganatu ditu, Ygueravideren hirukoari esker (0-3). Hasierako bost minutuetan bost puntuko errenta erdietsi du Gernika-Lumoko taldeak (5-10), baina poloniarren erantzuna azkarra izan da, eta 11nakoa jarri dute markagailuan (11-11), bi hiruko jarraian sartuta. Ondoren, parekotasuna izan da nagusi (13-13 eta 15-15). Azken minutuan aurrea hartu du Enea Gorzowk, eta Lointek Gernikak bi puntuko desabantailarekin amaitu ditu lehen hamar minutuak (17-15).
Bigarren laurdenaren hasieran zuloa ireki du markagailuan etxeko taldeak (22-15). Bizkaiko taldeari kosta egin zaio desabantaila murriztea, baina bi puntura gerturatzea lortu du (22-20). Hala ere, ia jarraian, Enea Gorzowk berriz sei puntuko errenta erdietsi du (26-20). Atsedenaldira heldu aurreko azken bost minutuetan Lointek Gernika Bizkaiak ez du asmatu aurkariaren saski aurrean; Enea Gorzowri ere kosta egin zaio puntuak eskuratzea, baina Ā 8 puntuko abantailarekin joan da aldageletara (34-26).
Atsedenaldiak ez dio mesede egin Lointek Gernika Bizkaiari, hirugarren laurdenaren hasieran nagusi izan baita etxeko taldea. Enea Gorzowk 13 puntuko abantaila erdietsi du hirugarren laurdena buktzaeko hiru minutu falta zirenean (50-37). Euskal Herriko taldeak 12 puntura soilik murriztu du desabantaila (52-41) hirugarren laurdenaren amaieran.
Lointek Gernika Bizkaiak bikain ekin dio laugarren eta azken laurdenari; aurkaria baino hobea izan da erasoan zein defentsan, eta hiru puntura gerturatu da markagailuan (53-50). Susperraldiak lehian sartu du Gernika-Lumoko taldea, baina Enea Gorzow ez da urduri jarri, berriz hartu du partidaren aginte-makila, eta zulo erabakigarria zabaldu du markagailuan (60-50). Ordutik aurrera, Lointek Gernika Bizkaia ezinean ibili da; baloi asko galdu ditu, kosta egin zaio puntuak bereganatzea, eta defentsako lanean ezin izan dio aurkariari eutsi. Amaieran, Enea Gorzowk irabazi du partida, eta final-zortzirenetarako txartela lortu du (68-57).
Fitxa teknikoa:
68 - TheWest Enea Gorzow (17+17+18+16): Allen (11), Wadoux (14), Keller (6), Senyurek (9) eta Smith (16) -hasierako taldea-; Horvat (10), Matkowska (2) eta Bazan.
57 - Lointek Gernika Bizkaia (15+11+15+16): Ygueravide (8), Spreafico (11), Meskonyte (5), Cvitkovic (4) eta Sofia Silva (3) -hasierako taldea-; AriztimuƱo (2), Buch (6), Brooque Williams (12) eta Bura (6).
Partzialak: 17-15, 34-26 (atsedenaldia); 52-41 eta 68-57 (amaiera).
Epaileak: Can Mavisu (Turkia), Martin Kucirek (Txekiar Errepublika) eta Nermin Hodcik (Bosnia). Cvitkovic kanporatu dute, 40.minutuan.
Zure interesekoa izan daiteke
Lointek Gernikak agur esan dio Europari Villeneuven, partida estu baten ostean (83-81)
Lointek Gernika Bizkaia emakumezkoen Eurokopatik at geratu da final-zortzirenetako itzulerako partidan Villeneuve-d'Ascqen, egungo txapeldunaren pistan 83-81 galdu ostean.
Villeneuve d 'Ascqek nagusitasunez irabazi dio Lointek Gernikari (62-85)
Lointek Gernika Bizkaiak Emakumezkoen egungo txapeldunaren aurka jokatu du Eurokopako partida gogor batean. Joaneko partidan kanporaketa oso aldapa gora jarri zaio talde bizkaitarrari.
Aaronette Vonleh pibotak Lointek Gernikaren barneko jokoa indartuko du
Estatu Batuetako jokalaria Hozono Global Jairis taldetik dator, denboraldia amaitu arte.
Lointek Gernika nagusitu da 2025eko azken euskal derbian, IDK Euskotren 80-75 garaituta
Bizkaiko taldeak, atzetik aurrera eginda, partida irauli, eta mendean hartu du Gipuzkoakoa, Endesa Ligako 13. jardunaldiko partidan.
Lointek Gernikak Villeneuve d 'Ascq txapeldunaren aurka neurtuko ditu indarrak final-zortzirenetan
Frantziako taldea egungo txapelduna eta berriro irabazteko hautagai nagusia da. Joaneko partida urtarrilaren 15ean jokatuko da, ostegunean, Malosten, eta itzulikoa 22an, ostegunean, Frantzian.
Lointek Gernika 19 puntuko errenta galtzeko zorian izan da Pecsen aurka Hungarian, baina sailkatzea lortu du, ozta-ozta
Lucas Fernandezen jokalariak markagailuan atzetik ibili dira partida osoan zehar, eta ikaragarri sufritu dute hurrengo faserako txartela lortzeko.
Lointek Gernikak lehen fasean bere borreroa izan zen Pecs garaitu du kanporaketako lehen partidan (62-43)
Bizkaitarrek aise irabazi dute kanporaketako lehen neurketa, datorren asteazkenean Hungariako Lauber Dezso Sport Hall kantxan jokatuko den itzulerako norgehiagokarako 19 puntuko abantaila lortuz.
Lointek Gernikak Universitas Pecsen aurka jokatuko du Eurokopako play-offeko lehen kanporaketan
Lucas Fernandezen taldeak etxean jokatuko du joaneko partida, Malosten, abenduaren 11n, eta itzuliko neurketa, Pecsen, abenduaren 18an izango da. Lointek Gernikak eta Universitas Pecs bi aldiz aritu dira nor baino nor gehiago, fase erregularrean.
Lointek Gernikak sufritu eta galdu egin du Ramlaren aurka, baina averageari eutsi dio eta bigarren sailkatu da
Lucas Fernandezek zuzentzen duen taldea atzetik izan da markagailuan ia norgehiagoka osoan zehar eta une batzuetan abantaila galtzetik gertu egon da, baina azkenean bere sailkapena ziurtatzeko adina hurbildu da.
Lointek Gernikak aurreneko kolpea eman du Sofian eta Elitzur Ramlari irabazi dio lehen neurketan (65-81)
Talde bizkaitarra atzetik joan da markagailuan lehen laurdenaren amaieran, baina gainerako partzialetan nagusi izan da sailkapenaren helburuan lehen urratsa emateko.