Lointek Gernikak Valentzian irauli beharko du kanporaketa (61-71)
Lointek Gernikak hamar puntuz galdu du asteazken honetan, Malosten, Valentzia Basketen aurka (61-71), eta horrek asko zaildu dizkio Eurokopako final-zortzirenetako kanporaketa gainditzeko aukerak.
Guztiz zorigaiztokoa izan den azken laurdenean (11-25), bizkaitarrek lehen 30 minutuetan erakutsitako sendotasun guztia galdu dute, eta ez dira gai izan Joy Brown hegaleko amerikarra (17 puntu, 13 errebote eta 26ko balorazioa) eta Meiya Tirera pibot maliarra (16) gelditzeko.
Lointek Gernikarentzat dena aldrebestu da Nilokina Milic taldeko izarrari (16, 6 eta 19) laugarren falta adierazi diotenean, amaierara heltzeko 6:50 falta zirenean. Orduan, markagailuak islatzen zuen emaitza 52-49koa zen.
Mario Lopezen jokalariek azken txanpan jasan duten itzalaldira arte, pibot bosniarrak laguntza ona jaso du Belen Arrojo Ā (10, 6 eta 14) eta Blake Dietrick estatubatuarrarengandik (13 eta 4 asistentzia).
Valentziak hobeto ekin dio norgehiagokari, 0-4 eta 4-12 aurreratu baita Abaldek eta Casasek sartutako puntuek bultzatuta, baina Gernikak erreakzionatu egin du, eta, aurretik jarri gabe izan bada ere, markagailua parekatu du lehen laurdenaren amaieran (16-17) Arrojoren grinarekin.
Bigarren laurdenean, ordea, markagailua irauli egin da, eta zazpi puntu goitik jarri dira gernikarrak (28-21), atsedenaldira arte akatsik egin gabe jardun duen Milicen iaiotasunari esker (5/5, biko jaurtiketetan; 12 puntu). Dena den, neurketa erabakitzeke zegoen bigarren zatian (32-29).
Hirugarren laurdena ildo beretik joan da, etxekoena izanik jokoaren ekimena (48-41 amaierara iristeko 12:11ren faltan). Haatik, guztia aldatu da azken hamar minutuetan.
Etxekoen jokoaren geldialdia iritsi denean, bisitariek 13 puntuko aldea bereganatu dute (58-71); alabaina, Itziar AriztimuƱok azken hatsean sartutako hirukoak gernikarren itxaropenak elikatu ditu, datorren astean Fontetan jokatuko den itzuliko partidari begira.
Fitxa teknikoa:
61 - Lointek Gernika Bizkaia (16+16+18+11): Gaby Ocete (8), Blake Dietrick (13), Margaret Roundtree (6), BelƩn Arrojo (10) eta Nikolina Milic (16) -hasierako bostekoa-; Gintare Mazionyte (2), Naiara Diez, Itziar AriztimuƱo (3) eta Juana Molina-Prados (3).
71 - Valentzia Basket (17+12+17+25): Anna Gomez (6), Queralt Casas (15), Joy Brown (17), Tamara Abalde (4) eta Meiya Tirera (16) -hasierako bostekoa-; Julia Reisingerova (7), Roso Buch (4), Jana Raman (2) eta Irene Gart.
Epaileak: Paulo Marques (Portugal), Alfred Jovovic (Kroazia) eta Sonia Teixeira (Portugal). Meiya Mirera kanporatu dute faltengatik (39. min).
Zure interesekoa izan daiteke
Lointek Gernikak agur esan dio Europari Villeneuven, partida estu baten ostean (83-81)
Lointek Gernika Bizkaia emakumezkoen Eurokopatik at geratu da final-zortzirenetako itzulerako partidan Villeneuve-d'Ascqen, egungo txapeldunaren pistan 83-81 galdu ostean.
Villeneuve d 'Ascqek nagusitasunez irabazi dio Lointek Gernikari (62-85)
Lointek Gernika Bizkaiak Emakumezkoen egungo txapeldunaren aurka jokatu du Eurokopako partida gogor batean. Joaneko partidan kanporaketa oso aldapa gora jarri zaio talde bizkaitarrari.
Aaronette Vonleh pibotak Lointek Gernikaren barneko jokoa indartuko du
Estatu Batuetako jokalaria Hozono Global Jairis taldetik dator, denboraldia amaitu arte.
Lointek Gernika nagusitu da 2025eko azken euskal derbian, IDK Euskotren 80-75 garaituta
Bizkaiko taldeak, atzetik aurrera eginda, partida irauli, eta mendean hartu du Gipuzkoakoa, Endesa Ligako 13. jardunaldiko partidan.
Lointek Gernikak Villeneuve d 'Ascq txapeldunaren aurka neurtuko ditu indarrak final-zortzirenetan
Frantziako taldea egungo txapelduna eta berriro irabazteko hautagai nagusia da. Joaneko partida urtarrilaren 15ean jokatuko da, ostegunean, Malosten, eta itzulikoa 22an, ostegunean, Frantzian.
Lointek Gernika 19 puntuko errenta galtzeko zorian izan da Pecsen aurka Hungarian, baina sailkatzea lortu du, ozta-ozta
Lucas Fernandezen jokalariak markagailuan atzetik ibili dira partida osoan zehar, eta ikaragarri sufritu dute hurrengo faserako txartela lortzeko.
Lointek Gernikak lehen fasean bere borreroa izan zen Pecs garaitu du kanporaketako lehen partidan (62-43)
Bizkaitarrek aise irabazi dute kanporaketako lehen neurketa, datorren asteazkenean Hungariako Lauber Dezso Sport Hall kantxan jokatuko den itzulerako norgehiagokarako 19 puntuko abantaila lortuz.
Lointek Gernikak Universitas Pecsen aurka jokatuko du Eurokopako play-offeko lehen kanporaketan
Lucas Fernandezen taldeak etxean jokatuko du joaneko partida, Malosten, abenduaren 11n, eta itzuliko neurketa, Pecsen, abenduaren 18an izango da. Lointek Gernikak eta Universitas Pecs bi aldiz aritu dira nor baino nor gehiago, fase erregularrean.
Lointek Gernikak sufritu eta galdu egin du Ramlaren aurka, baina averageari eutsi dio eta bigarren sailkatu da
Lucas Fernandezek zuzentzen duen taldea atzetik izan da markagailuan ia norgehiagoka osoan zehar eta une batzuetan abantaila galtzetik gertu egon da, baina azkenean bere sailkapena ziurtatzeko adina hurbildu da.
Lointek Gernikak aurreneko kolpea eman du Sofian eta Elitzur Ramlari irabazi dio lehen neurketan (65-81)
Talde bizkaitarra atzetik joan da markagailuan lehen laurdenaren amaieran, baina gainerako partzialetan nagusi izan da sailkapenaren helburuan lehen urratsa emateko.