FIBA EUROPA KOPA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Surne Bilbaok aise garaitu du Aliaga Petkimspor finalerdietarako txartela lortuz (85-60)

Beltzezko gizonek nagusitasunes irabazi dute Miribillan, eta txapelketa kontinentaleko lau onenen artean sartu dira hirugarren urtez jarraian.
BILBAO (PAÍS VASCO), 18/03/2026.- El base sueco del Surne Bilbao Basket, Melwin Pantzar (i) y el jugador del Aliaga Petkimspor, Stanley Whittaker (d), durante el partido de vuelta de los cuartos de final de la Copa FIBA Europa disputado este miércoles en el Bilbao Arena de la capital vizcaína. EFE/Javier Zorrilla
Melwin Pantzar en el partido contra Aliaga Petkimspor, en Miribilla. Imagen: EFE

Surne Bilbao Basketek 85-60 garaitu du Aliaga Petkimspor FIBA Europa Kopako final-laurdenetako itzuliko partidan, Miribillan. Hori dela eta, Jaume Ponsarnauren taldeak finalerdietan izango dela baieztatu du, non KC Szombathely hungariarren aurka neurtuko dituen indarrak apirilaren 1ean eta 8an jokatuko duten kanporaketan.

Etxekoak kontzentratuta atera dira hasieratik. Lehen laurdenean, Jaworskiren kanpoko saskiratzeek, Pantzarren zuzenbideek eta Hlinasonen barruko nagusitasunak alde nabarmena ireki dute, eta lehen hamar minutuen amaieran 31-16 argia izan da.

Bigarren laurdenean mantendu egin da bilbotarren nagusitasuna. Erritmoa pixka bat jaitsi duten arren, 26 puntuko abantaila lortu dute atsedenaldia baino lehen (52-26). Azken txanpa, jokalari guztien artean minutuak banatzeko eta esfortzuak dosifikatzeko erabili du Ponsarnauk, errotazioa kudeatzeko helburua betez. Gainera, turkiarrak 85-60 mendean hartuta, finalerdietan jokatuko du Bilbao Basketek.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X