Surne Bilbaok Kutaisi jipoitu du Miribillan, eta multzoko buru dabilela, sailkapena lortu du (117-54)
Surne Bilbaok Kutaisi 2010 jipoitu du, gaur arratsaldean, Miribillan, eta FIBA Europe Cup txapelketako hurrengo kanporaketarako sailkapena lortu du, sailkapeneko buru dabilela (117-54).
Lehen laurdenetik hasi dira beltzezko gizonak agintzen, baina hiruko marratik ez dira oso fin ibili, hamarretik lau jaurtiketa asmatu dituzte (% 40). Horrela, 8 puntuko aldearekin joan dira lehen geldialdira (25-17).
Bigarren laurdenean, Surne Bilbao oso indartsu hasi da, hiru hiruko sartu baititu lau minutuan, eta defentsa ona egin baitu. Horrela, markagailuan bien arteko aldea zabalagoa izan da. Kutaisik bost minutu behar izan ditu lehen saskiratzea egiteko. Beltzezkoek 41-3ko partziala egin dute, atsedenaldia baino lehen (66-20).
Atsedenaldiaren ostean, norgehiagokaren gidoia ez da aldatu eta Bizkaiko taldearen emoiak aurkariaren uztaia txikitzen eta erasoa antzutzen jarraitu du, nahiz eta partziala ez izan aurrekoa bezain ikusgarria (25-18).
Azken laurdenak Surne Bilbaok bere historian partida batean lortutako saskiratze-marka berriz hausteko balio izan du.
- Fitxa teknikoa:
117 - Surne Bilbao Basket (25+41+25+26): Pantzar (3), Jaworski (21), Lazarevic (10), Petrasek (19) eta Bagayoko (20) -hasierako bostekoa-; Frey (2), Normantas (6), Font (18), Sylla (5), Hlinason (5), De Castro (6) eta Errasti (2).
54 - BC Kutaisi 2010 (17+3+18+16): Browning (14), Boykin (2), Alavidze (2), Sulaberidze (8) eta Gilson (13) -hasierako bostekoa-; Soselia, Darbaidze (4), Kavtaradze (4) eta Berekashvili (7).
Partzialak: 25-14, 66-20 (atsedenaldia); 91-38 eta 117-54 (amaiera).
Epaileak: Ali Sakaci (Turkia), Joona Haaja (Finlandia) eta Jules Gaduel (Frantzia). Ez dute jokalaririk egotzi.
FIBA Europa Kopako E Multzoko seigarren eta azken jardunaldiko partida jokatu dute, 2.000 bat ikusleren aurrean.
Zure interesekoa izan daiteke
Surne Bilbaok luzapenean irabazi dio Granadari (84-88)
Surne Bilbaok garaipena lortu du larunbat honetan Granadako Kirol Jauregian (84-88), luzapenean, 11 porrot jarraian jaso dituen Coviranen aurka, Endesa Ligako azken postuan jarraituko duena.
Surne Bilbaok Sporting CP menderatu du Lisboan (72-90), eta FIBA Europe Cupeko final laurdenetarako sailkatu da
Bilboko taldea argi gailendu zaio aurkariari, eta, horrenbestez, txapelketako hurrengo fasean izango da.
Surne Bilbao nagusi izan da Teneriferen aurka Miribillan (95-78)
Surne Bilbaok 95-78 irabazi dio La Laguna Teneriferi larunbat honetan Miribillan, Bilbao Arenako kantxan nagusitasun argia erakutsiz.
Surne Bilbao PAOK taldeari gailendu zaio Europako lidergoa sendotuz
Talde bilbotarrak konpromiso kontinental berri bat gainditu du, bere zaleen aurrean, FIBA Europa Kopan pribilegiozko posizioari eusteko.
Freyk Surne Bilbaoren garaipena gidatu du Murtziaren aurka (96-82)
Harald Frey joko-antolatzaile norvegiarrak gidatu du Surne Bilbaok Miribillan lortutako garaipen bikaina (96-82), UCAM Murtziaren aurka. Bestalde, Murtziak porrot egin du, hirugarrena jarraian, baina matematikoki lortu du hurrengo Errege Koparako sailkapena.
Lazarevicek ezker belaunean bihurritua du, eta ez du Murtziaren kontra jokatuko
Bilboko klubak azaldu duenez, hegalekoak "2. mailako bihurritu moderatua du". Oharrak, ordea, ez du zehazten jokalari serbiarrak kantxetatik kanpo eman beharko duen denbora.
Surne Bilbaok kanpoan irabazi gabeko urtebete baino gehiagoko bolada txarra eten du Gironan (89-93)
Surne Bilbaok, Basket Gironaren pistan lortutako garaipenarekin (89-93), 16 porroteko eta etxetik kanpo irabazi gabeko urtebete baino gehiagoko bolada txarrari amaiera eman dio.
Valentziak Surne Bilbao gainditu du bigarren zatian (72-116)
Valentzia Basketek agindu du Miribillan bigarren zatian, eta Surne Bilbao jokotik atera du. Bilboko taldea bizirik iritsi da atsedenaldira, baina Euroligako liderraren aurka galdu du (72-116).
Surne Bilbaok galdu egin du Barçaren aurka Miribillan, lan ona egin badu ere (66-71)
Surne Bilbaok lan ona egin du defentsan, baina erasoan ez du asmatu, eta 66-71 galdu du azkenean Bartzelonaren aurka Miribillan. Horrenbestez, denboraldiko lehen porrota jaso du etxean.
Surne Bilbaok porrot egin du Breoganen aurka (100-99) eta Ligan etxetik kanpo irabazi gabe itxi du urtea
Keandre Cook estatubatuarrak saskiratutako bi jaurtiketa libreekin, Rio Breoganek Surne Bilbao Basket garaitu du (100-99), segundo batzuk lehenago Darrun Hilliarden hiruko ikusgarri batekin, Errege Koparako txartela lortzeko ametsa elikatu duenean.