DENBORALDIAURREA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilbao Basketek sei lagunarteko jokatuko ditu denboraldiaurrean

Lehena abuztuaren 26an izango da, Palentzia Basket talde igo berriaren aurka. Denboraldiaurrea irailaren 15ean amaituko da, Euskal Kopan, Baskoniaren aurka.
Nikola Radicevic, Real Madrilen aurka. Argazkia: EFE
Nikola Radicevic, Real Madrilen aurka. Argazkia: EFE

Surne Bilbao Basketek ezagutzera eman du denboraldiaurrean jokatuko dituen sei lagunartekoen egutegia, Endesa Ligako 2023-2024 denboraldia prestatzeko. Irailaren 25an egingo du debuta, Miribillan, Morabanc Andorraren aurka.

Prestaketa sasoiko lehen neurketa Palentzia Basket talde igo berriaren aurka izango da, abuztuaren 26an, Laredon, Emilio Amavisca kiroldegian, 19:00etan.

Irailean, hilaren 2an, Jaume Ponsarnauk zuzentzen duen taldea Real Madrilen aurka arituko da, Iruñean, Nafarroa Arenan, 19:45ean. Hilaren bigarren astean, Bilboko taldea Porton egongo da irailaren 8tik 10era, Paredes International Cup txapelketa jokatzeko, Porto, Lieja Basket eta Stal Ostrow taldeekin batera.

Denboraldiaurreko azken norgehiagoka Euskal Kopa izango da, Euskal Saskibaloi Federazioak antolatutakoa. Hilaren 15ean jokatuko da, Baskoniaren aurka, Galdakaon, Urreta kiroldegian, 19:30ean.

Zure interesekoa izan daiteke

LÉRIDA, 10/05/2026.- El alero de Hiopos Lleida, Oriol Paulí, entra a canasta ante el pívot del Surne Bilbao, Tryggvi Hlinason, durante el encuentro correspondiente a la fase regular de la Liga Endesa que disputan hoy en el pabellón Barris Nord de Lleida. EFE/Álex López
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Azken laurdenean egindako hutsek garaipenik gabe utzi dute Surne Bilbao Lleida aldean (90-81)

Surne Bilbao Basketek 90-81 galdu du Hiopos Lleidaren etxean, Endesa Ligako 30. jardunaldiko partidan. Emaiotza honekin, Kataluniarrek maila gorenean jarraitzeko urrats handi aeman dute. Lleidak azken laurdenean, eta hiru minututan, lortudako 10-1eko partzialak partida euren alde jarri du. James Batemon eskolta, 20 punturekin, izan da partidako saskiratzailerik onena.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X