Anwil Wloclawek, BC CSU Sibiu eta Caledonia Gladiators, Bilbao Basketen aurkariak FIBA Europe Cupen
Anwil Wloclawek (Polonia), BC CSU Sibiu (Errumania) eta Caledonia Gladiators (Eskozia) izango dira Surne Bilbao Basketen aurkariak 2023-24 denboraldiko FIBA Europe Cup txapelketako multzo fasean, arratsaldean Munichen (Alemania) egindako zozketak zehaztu duenez. Multzo fase hori urriaren 18an hasiko da, eta orduan estreinatuko da Bilbao Basket FIBA Europe Cupen; izan ere, aurreneko aldiz ibiliko da Bilboko taldea txapelketa horretan. Orain arte, Bilbao Basketek hamar aldiz jokatu du Europako txapelketaren bat: behin Euroliga, zazpi aldiz Eurocup eta birritan Txapeldunen Liga.
Jaume Ponsarnauren taldeak FIBA Europe Cupen izango dituen aurkariak aztertuta (Bilbao Basket B taldean izango da, eta guztira 10 multzo dira), Anwil Wloclawek nabarmendu beharra dago, txapelketako egungo txapelduna baita. Finala udaberrian jokatu zuten, partida bikoitza eginda, eta Poloniako taldeak Frantziako Cholet menderatu zuen: etxean, Wloclaweken, martxoaren 19an, 81-77; eta Choleten, apirilaren 26an, 78-80. Halaber, Anwil Wloclawekek Poloniako hiru Liga eta lau Kopa irabazi ditu. Etxeko talde gisa, Hala Mistrzow pabiloian jokatzen du; 4.000 zaleentzako edukiera du.
BC CSU Sibiuk, ordea, hirugarren postuan amaitu zuen Errumaniako Liga, 2022-23 denboraldian. Transilvaniako taldea Cluj-Napocak kanporatu zuen, 3-1eko emaitzarekin, finalaurrekoetan (Cluj-Napoca gailendu zen Ligan, azkenean), baina hirugarren posturako play-offean, Rapid Bukarest hartu zuen mendean (3-2). Sibiun jokatzen du etxeko talde bezala, Sala Transilvania pabiloian; 1.790 lagun sartu ahal dira bertan.
Caledonia Gladiators Glasgowko taldea da. Aurreko denboraldian, BBL Championshipen, alegia, Erresuma Batuko txapelketa nagusian, final-laurdenetan kanporatu zuten, play-offetan. BBL Cupen, finalerdietaraino heldu zen; eta BBL Trophy txapelketan lortu zuen arrakastarik handiena, irabazi egin baitzuen. BBL Trophyan BBL Championshipen dabiltzan taldeek hartzen dute parte, baita beste talde gonbidatu batzuek ere. Caledonia Gladiatorsek Playsport Arena pabiloian jokatzen du; 1.800 zale har ditzake.
Zure interesekoa izan daiteke
Surne Bilbaok ALBA Berlin, Slavia Praga eta Igokea izango ditu aurkari 2026-2027ko Txapeldunen Ligako multzo fasean
Txapelketa urriaren 6an hasiko da. Surne Bilbao Txapeldunen Ligara bueltatuko da; azken hiru denboraldietan, FIBA Europa Kopan aritu da, eta 2025ean eta 2026an irabazi du hori.
Surne Bilbaok Ondřej Husták fitxatu du 2028ra arte
22 urte eta 2,12 metroko pibot txekiarrak “intentsitatea eta energia” ekarriko dituela adierazi du talde bilbotarrak.
Manex Asorregik Surne Bilbaorekin sinatu du 2028ra arte
Jokalari azkoitiarra Askatuak Gipuzkoatik iritsi da talde bilbotarrera, talde gipuzkoarrean azken hiru denboraldiak emanda.
Surne Bilbaok Bastien Vautier pibot frantsesa fitxatu du hurrengo denboraldirako
27 urteko pibotak denboraldi baterako sinatu du, eta ASVEL Lyon-Villeurbanne taldetik dator. Klub horretan, batez beste 5,7 puntu eta 2,8 errebote lortu ditu partidako Euroligan.
Surne Bilbaok Txapeldunen Liga jokatuko du hiru urte geroago
Talde bilbotarra urriaren 6an hasiko den lehiaketan parte hartuko duten 32 taldeetako bat da. Dagoeneko 30 talderi baieztatu diete tokia, eta Surne da horietako bat. Talde bizkaitarrak 2020-21 denboraldian Txapeldunen Ligan parte hartu zuen, eta 2022-23an errepikatu zuen.
Hlinasonek, Freyk eta Fontek Surne Bilbaorekin zituzten kontratuak luzatu dituzte, 2029ra arte
2025-2026 denboraldian Bilboko taldean izandako jokalariei erreparatuta, zortzi gizon izango dira, berriro, hurrengo denboraldian; hori bai, Bassala Bagayokok 2028ra arteko kontratua badu ere, baliteke ez jarraitzea klubean.
Surne Bilbaok Nate Darling sinatu du 2026-2027 denboraldirako
Talde bizkaitarraren hirugarren eransketa izanen da eskolta kanadiarra, Adam Somogyiren eta Dan Duscaken sinaketen ondoren.
Bilbao Basketek iragarri du Jaworskik ez duela klubean jarraituko
Eskolta estatubatuarra funtsezkoa izan da bilbotarren denboraldi arrakastatsuan.
Surne Bilbao Basketek Stefan Lazarevicek eta Amar Syllak ez dutela klubean jarraituko iragarri du
Serbiarrak klubean urtebetez jokadu du. Senegaldarrak, berriz, bi urte eman ditu Bilbon.