Bassala Bagayokok ez du Surne Bilbaon jarraituko
2028ra arte kontratua izan arren, bi aldeak ados jarri dira lotura hausteko. Maliko pibotak Texas Tech taldean jokatuko du, AEBetako unibertsitate ligan.
Bassala Bagayokok ez du Surne Bilbaon jarraituko. Nahiz eta 2028ra arte kontratua izan, hala jakinarazi du Bilboko klubak ohar baten bidez. Bertan adierazi dutenez, "Bassala Bagayoko pibot malitarrak ez du Surne Bilbaon jarraituko bi aldeen artean akordio batera heldu ondoren bere desloturarako. Eskerrak eman nahi dizkiogu jokalariari bere esfortzuagatik eta jokalari garrantzitsu bilakatzeko izan duen gaitasunagatik, horri esker denboraldi hauetan zehar bi FIBA Europe Cup irabaztea lortu baita. Horrez gain, etorkizuneko erronketan zorterik onena opa diogu".
Bagayokok AEBetako unibertsitate ligako Texas Tech taldean jokatuko du.