Bilbao Basket-Pinar Karsiyaka partidan 600 zale egongo dira Bilbao Arenan
Saskibaloiko Txapeldunen Ligako multzoen faseko lehen jardunaldiko RETAbet Bilbao Basket - Pinar Karsiyaka partida urriaren 27an jokatuko da Bilbao Arenan eta 600 pertsona egon ahalko dira harmailetan. Hala jakinarazi du klubak astearte honetan.
Bilbao Basketek 600 sarrera horien banaketa nola egingo duen azaldu du: 100 sarrera babesleentzat izango dira, 30 klubarentzat, eta 470 sarrera zozkatu egingo dira klubaren webgunean izena ematen duten bazkide eta abonatuen artean.
Klubak jakinarazi duenez, bakarka edo multzoka izena eman dezakete bazkide eta abonatuek, baina harmailetan "protokoloak agintzen duen distantziagatik banatuta egongo dira".
Multzoen fase honetan, Pinar Karsikayaz gain, RETAbet Bilbao Basketek Brose Bamberg izango du aurkari etxean azaroaren 10ean, eta Fortitudo Bolonia azaroaren 23an. Hiru partidak 20:30ean hasiko dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Surne Bilbaok FIBA Europa Kopako finalerdietarako sailkatzea bideratzea bilatuko du Petkim Sporren kantxan, asteazken honetan
Txapelkeko final laurdenetako joaneko partida asteazkenean jokatuko da, 18:15etik aurrera, eta zuzenean emanen da kirolakeitb.eus-en eta ETB4ren bidez.
Surne Bilbaok alferrik galdu du 14 puntuko errenta Burgosen (96-88)
San Pablo Burgosek mendean hartu du Surne Bilbao Basket larunbat honetan, Endesa Ligako 21. jardunaldian. Bilboko taldeak 14 puntuko errenta izan du hirugarren laurdena bukatzean (61-75), baina ez du aprobetxatzen jakin.
Harald Freyek giharretako haustura du
Surne Bilbaoko jokalariak Recoletas Salud San Pablo Burgosen aurkako partida ezin izango du jokatu, hurrengo larunbatean.
Jaume Ponsarnau Surne Bilbaoren historian partidarik gehien zuzendu duen bigarren entrenatzailea izango da larunbatean
San Pablo Burgosen aurka, entrenatzaileak bere 184. partida ofiziala zuzenduko du. Hala, Fotis Katsikaris aurreratuko du, eta zerrendan soilik Txus Vidorreta izanen du aurretik; azkeneko horrek 331 partidatan zuzendu zuen euskal taldea.
Surne Bilbaok luzapenean irauli du Kanaria Handiaren aurkako partida (97-98)
Surne Bilbao Basketek Kanaria Handiari irabazi zion Endesa Ligako 19. jardunaldiari zegokion atzeratutako partidan (97-98), luzapeneko minutuetan partida iraulita.
Surne Bilbaok PAOK menderatu du, lehen postuan sailkatu da, eta Turkiako Petkim Spor izango du aurkari final-laurdenetan
Beltzezko gizonak Salonikara itzuli dira, duela hamar hilabete txapela ekarri zien Greziako hirira, eta puntu bakarreko aldearekin lortu dute garaipena (87-88) azken laurdenean, ia partida osoa markagailuan atzetik egon ondoren.
Surne Bilbaok multzoko lehenengo postua ziurtatu nahi du FIBA Europa Kopan, asteazkenean, Salonikan, PAOKen aurka
Partida 16:30ean hasiko da, eta kirolakeitb.eus-en eta ETB4ren bitartez emanen da, zuzenean. Euskal taldeak garaipena edo 22 puntu baino gutxiagoko aldez galtzea lortzen badu, multzoko lehenengo sailkatua izanen da txapelketaren bigarren fasean.
Surne Bilbao Basketek seigarren garaipena jarraian lortu du Zaragozan 82-84 irabazita
Surne Bilbao Baskete Casademont Zaragozari gailendu zaio larunbat honetan (82-84) eta seigarren partida jarraian irabazi du Endesa Ligan. Partida orekatua jokatu dute bi taldeek eta etxekoek irabazteko aukera izan dute azken momentura arte.
Surne Bilbaok aise menderatu du Prievidza (93-51), eta Salonikan izango du jokoan multzoko lehen postua
Jaume Ponsarnauren taldeak azken zortzi partidak irabazi ditu, FIBA Europa Kopa eta Endesa Liga kontuan izanik. Eslovakiako taldearen aurka, Surne Bilbaok ez du arazorik izan garaipena eskuratzeko.
Surne Bilbaok bolada onari eutsi dio Joventut garaituta (80-76)
Surne Bilbaok Joventut garaitu du Miribillan (80-76), hasieratik amaierara mendean izan duen partidan, eta zazpigarren garaipena jarraian eskuratu du horrela; horietako bost, Endesa Ligan.