Porrota
Gorde
Kendu nire zerrendatik

RETAbet Bilbao Basketek UCAM Murtziarekin galdu du 82-71

Carles Duranen taldeak ondo hasi du neurketa baina gero bilbotarren jokoak behera egin du nabarmen.
Todorovic. Aragzkia: Efe.
Todorovic. Aragzkia: Efe.

UCAM Murtziak bolada txarrari amaiera eman dio RETAbet Bilbao Basketen aurka lortutako garaipenari esker. Murtziarrek oso txarto hasi dute neurketa, baina horri ere buelta eman diote eta azkenean nagusi izan dira markagailuan.

Lehen laurdenean bilbotarrek aurrea hartu dute eta lehen 10 minutuak 17-23ko emaitzarekin amaitu dira.

Gauzak aldatzen hasi dira bigarren laurdenaren hasieran, batez ere hiruko saskiraketen bidez, murtziarrek ordura arteko 10 hirukoetatik bakarra sartu baitute.

Jonathan Taburen hiruko batek eman die bizkaitarrei neurketako alderik handiena (19-30), 13. minutuan. Baina hortxe amaitu dira beltzezko gizonen une gozoak, atsedenaldira abantaila txiki batekin iritsi diren arren.

UCAM Murtziak jokoaren eta markagailuaren kontrol hartu du bigarren zatian eta bizkaitarrak jokoaren arlo guztietan gainditu dituzte. Horrela, 82 eta 71 gailendu dira.

 

Fitxa teknikoa

82. UCAM Murtzia (17+23+20+22): Hannah (6), Oleson (19), Rojas (5), Soko (20) eta Tumba (2) -hasierako boskotea-, Alberto Martín (-), Benite (11), Kloof (12), Delía (7) eta Lukovic (-).

71. RETAbet Bilbao Basket (23+19+8+21): Tabu (5), Redivo (5), Tomàs (17), Hervelle (5) eta Gladness (8) -hasierako boskotea-, Ricardo Fischer (-), Hammink (4), Salgado (1), Mumbrú (17), Todorovic (7) eta Vucetic (2)

Zure interesekoa izan daiteke

LÉRIDA, 10/05/2026.- El alero de Hiopos Lleida, Oriol Paulí, entra a canasta ante el pívot del Surne Bilbao, Tryggvi Hlinason, durante el encuentro correspondiente a la fase regular de la Liga Endesa que disputan hoy en el pabellón Barris Nord de Lleida. EFE/Álex López
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Azken laurdenean egindako hutsek garaipenik gabe utzi dute Surne Bilbao Lleida aldean (90-81)

Surne Bilbao Basketek 90-81 galdu du Hiopos Lleidaren etxean, Endesa Ligako 30. jardunaldiko partidan. Emaiotza honekin, Kataluniarrek maila gorenean jarraitzeko urrats handi aeman dute. Lleidak azken laurdenean, eta hiru minututan, lortudako 10-1eko partzialak partida euren alde jarri du. James Batemon eskolta, 20 punturekin, izan da partidako saskiratzailerik onena.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X