Axel Hervellek agur esan dio Belgikako selekzioari
RETAbet Bilbao Basketeko jokalaria den Axel Hervellek iragarri du, ez duela Belgikako selekzioan jarraituko. Guztira, 128 partida jokatu ditu Belgikako selekzioarekin eta hiru Eurokopa; 2013an, 2015ean eta 2017an.
"Erabaki zaila izan da niretzat, jarraitu egin nahi nuelako, baina koherentea izan beharra neukan. Jada ez naiz gai ikusten maila ona emateko selekzioarekin", esan du ACBri eskainitako adierazpenetan.
Liegeko jokalariak 34 urte ditu, eta Belgikako selekzioaren elastikoa gehien jantzi duen hirugarren jokalaria da Christophe Beghinen eta Jef Eygelen atzetik. Nekeak eta FIBA Leihoek bultzatu dute erabaki hau hartzera.
"Nire gorputzari entzun behar diot, eta gelditzeko eskatzen dit. Nire bihotzean, ordea, Lehoi bat izango naiz", gaineratu du Bilbao Basketeko jokalariak.