Atzerapausoa, Lituanian (83-71)
Lehen zatian RETAbet Bilbao Basketek bi aurpegi erakutsi zituen Lietuvos Rytasen kontra. Aurreneko hamar minutuetan, erasoan eskas eta lokartuta, 9 puntu besterik ez zituzten lortu bilbotarrek (21-9); bigarrenean esnatu eta markagailuan hurbiltzea lortu zuten (42-35 atsedenaldian).
Hirugarren laurdena nahiko parekatu joan zen, batez ere Hervelleren puntuei esker, baina laurdeneko azken txanpan aldeak gora egin zuen etxekoentzat ia konturatu gabe (62-51).
Azken laurdenean, harrigarria badirudi ere, talde bat besterik ez zen kantxan ikusi, Lietuvos Rytas. Halere, markagailua apaintzea lortu zuten bilbotarrek (83-71).
LAURDENEZ LAURDEN
1. laurdena: 6-0, 8-6, 13-7 eta 21-9.
2. laurdena: 21-13, 26-19, 35-33 eta 42-35.
3. laurdena: 44-37, 53-48, 58-51 eta 62-51.
4. laurdena: 69-51, 71-55, 77-63 eta 83-71.
SAILKAPENA
1. Khimki Mosku Region 4 2
2. Montakit Fuenlabrada 3 3
3. ALBA Berlin 3 2
4. Lietuvos Rytas Vilnius 3 3
5. RETAbet Bilbao Basket 2 4