Endesa Liga
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gipuzkoa Basketek ezin izan du CAI Zaragoza gainditu (61-76)

Jaume Ponsarnauren taldea atzetik izan da markagailuan partida osoan, eta ezin izan du zazpigarren garaipena poltsikoratu.
18:00 - 20:00
Gipuzkoarrek etxean galdu dute CAIren kontra (61-75)

CAI Zaragozak Errege Koparako azken txartela lortu du, Gipuzkoa Basketi aise irabazita. Gipuzkoarren zenbait jokalari lesionatuta daude, eta horrek eragin nabarmena izan du gaurko partidan.

Neurketa orekatua joan da atsedenaldira arte, David Doblasek eta Dani Diezek egindako lan onari esker.  Dena den, Zaragozakoek aurki asmatu dute gipuzkoarrei nola aurre egin, eta erasoko joko bizia egin dute, Robinson GBCko jokalari ohiaren eta Katicen laguntzarekin.

Bigarren zatian, CAIk gehiago estutu ditu gipuzkoarrak, eta 11 puntuko aldea lortu du markagailuan (26-37).  Hortxe hasi dira Aragoikoak partida euren alde erabakitzen. Doblas lesionatu egin da azken laurdenean, eta horrek gauzak benetak zail jarri dizkie gipuzkoarrei.

Azken 10 minutuak "entrenamendua" izan dira CAIrentzat. 20 puntuko aldea ere izan dute, eta abantaila ondo kudeatzen jakin dute garaipena poltsikoratzeko.

Fitxa teknikoa:

61.- Gipuzkoa Basket: Jordan (5), Huertas (6), Hanley (8), Dani Díez (13), Doblas (6) -hasierako boskotea- Franch (4), Iarochevitch (10), Dean (3), Huskic (6), Olaizola, Grimau, Oroz.

76.- CAI Zaragoza: Llompart (5), Goulding (3),  Robinson (11), Landry (17), Norel (10) -hasierako boskotea-  Katic (12), Jelovac (3), Fontet, Lisch (3), Sastre (8), Pere Tomás (4),

Markagailua, laurdenka: 12-14; 26-31 -atsedenaldia- 37-58; 61-76.

; 61-76.

Zure interesekoa izan daiteke

LÉRIDA, 10/05/2026.- El alero de Hiopos Lleida, Oriol Paulí, entra a canasta ante el pívot del Surne Bilbao, Tryggvi Hlinason, durante el encuentro correspondiente a la fase regular de la Liga Endesa que disputan hoy en el pabellón Barris Nord de Lleida. EFE/Álex López
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Azken laurdenean egindako hutsek garaipenik gabe utzi dute Surne Bilbao Lleida aldean (90-81)

Surne Bilbao Basketek 90-81 galdu du Hiopos Lleidaren etxean, Endesa Ligako 30. jardunaldiko partidan. Emaiotza honekin, Kataluniarrek maila gorenean jarraitzeko urrats handi aeman dute. Lleidak azken laurdenean, eta hiru minututan, lortudako 10-1eko partzialak partida euren alde jarri du. James Batemon eskolta, 20 punturekin, izan da partidako saskiratzailerik onena.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X