Bilbao Basketek geldiezin jarraitzen du
Endesa Ligako 16. jardunaldiko neurketa jokatu da Miribilla pabiloian. Berriro ere ikuskizun handia Bilboko zaleek ikusi dutena. Sito Alonsoren Bilbao Basket sasoiko dago, eta jokatutako hamasei jardunaldietan lau partida besterik ez du galdu.
Valentzia Basket izan da bilbotarren azken aurkaria. Sailkapeneko goiko postuetan da Perasovicen taldea eta garaipena eskuratzea atera dira kantxara, halere, Bilbao Basketek indartsu dagoela erakutsi du berriro ere eta 82-80 gainditu du Valentzia.
Fitxaa teknikoa:
82 - Bilbao Basket (29+17+19+17): Colom (12), Dejan Todorovic (2), Mumbru (21), Wragge eta Marko Todorovic (7) -hasierako taldea-; Raul Lopez (10), Borg (14), Andjusic (4), Hervelle (6) eta Williams (6).
Entrenatzailea: Sito Alonso.
80 - Valentzia Basket (27+17+20+16): Van Rossom (19), Nedovic (7), Lucic (13), Harangody (4) y Lishchuk -hasierako taldea-; Vives (6), Ribas (9), Sato (12), Aguilar (2), Dubljevic (4) eta Loncar (4).
Entrenatzailea: Velimir Perasovic.
Partzialak 29-27, 46-44 (atsedenaldia); 65-64 eta 82-80 (amaiera).
SAILKAPENA
1 Unicaja 16 jokatuta 13 irabazita 3 galduta
2 Bilbao Basket 16 12 4
3 FIATC Joventut 16 12 4
4 Real Madril 15 11 4
5 FC Bartzelona 16 11 5
6 Valencia Basket 16 9 7
7 Herbalife Kanaria Handia 16 9 7
8 CAI Zaragoza 16 9 7 1
9 Universidad Católica Murtzia 16 8 8
10 Rio Natura Monbus Obradoiro 16 8 8
11 Laboral Kutxa Baskonia 15 7 8
12 Iberostar Tenerife 15 6 9
13 Gipuzkoa Basket 16 6 10
14 Movistar Estudiantes 15 5 10
15 MoraBanc Andorra 16 5 11
16 La Bruixa d'Or Manresa 15 4 11
17 Montakit Fuenlabrada 15 3 12
18 Baloncesto Sevilla 16 3 13
16 3 13Zure interesekoa izan daiteke
Manex Ansorregi, bere aurkezpenean: “Nire helburua egunero lan egitea eta hobetzea da”
Gaur aurkeztu du Surne Bilbaok Manex Ansorregi. Azkoitiko jokalaria Gipuzkoa Basketetik iritsi da Surne Bilbaora, eta aurten debutatuko du Endesa Ligan.
Bassala Bagayokok ez du Surne Bilbaon jarraituko
2028ra arte kontratua izan arren, bi aldeak ados jarri dira lotura hausteko. Maliko pibotak Texas Tech taldean jokatuko du, AEBetako unibertsitate ligan.
Ponsarnau: “Klubaren hazkundeari eusteko gogor egin beharko dugu lan”
Surne Bilbao Basketek denboraldiaurreko lehen entrenamendua buru du. Aurten, Europa mailan koska bat igo eta Txapeldunen Ligan jokatuko du (BCL). “Hazkunde horren parte” izan nahi dutela azaldu du Harald Frey jokalariak, baina horretarako, gogor egin beharko dute lan.
Surne Bilbaok azterketa medikoekin hasiko du denboraldiaurrea
Aleix Font, Bastien Bautier, Manex Ansorregi eta Ondrej Hustak, 22 urtez azpiko Urko Madariaga, Mikel Liñares eta Bingen Errasti gain, izan dira azterketa medikoak igaro dituzten lehen jokalariak.
Surne Bilbaok Bosnia-Herzegovinan emango dio hasiera 2026-2027ko Txapeldunen Ligari, Igokearen aurka, urriaren 6an
Bilboko taldea, azken hiru denboraldietan FIBA Europa Kopan aritu eta gero, Txapeldunen Ligan ibiliko da, eta asteartean zehaztu dute txapelketako multzo faseko egutegia. Surne Bilbao G multzoan izango da, talde hauekin: Igokea, ALBA Berlin eta Slavia Praga.
Surne Bilbaok ALBA Berlin, Slavia Praga eta Igokea izango ditu aurkari 2026-2027ko Txapeldunen Ligako multzo fasean
Txapelketa urriaren 6an hasiko da. Surne Bilbao Txapeldunen Ligara bueltatuko da; azken hiru denboraldietan, FIBA Europa Kopan aritu da, eta 2025ean eta 2026an irabazi du hori.
Surne Bilbaok Ondřej Husták fitxatu du 2028ra arte
22 urte eta 2,12 metroko pibot txekiarrak “intentsitatea eta energia” ekarriko dituela adierazi du talde bilbotarrak.
Manex Asorregik Surne Bilbaorekin sinatu du 2028ra arte
Jokalari azkoitiarra Askatuak Gipuzkoatik iritsi da talde bilbotarrera, talde gipuzkoarrean azken hiru denboraldiak emanda.
Surne Bilbaok Bastien Vautier pibot frantsesa fitxatu du hurrengo denboraldirako
27 urteko pibotak denboraldi baterako sinatu du, eta ASVEL Lyon-Villeurbanne taldetik dator. Klub horretan, batez beste 5,7 puntu eta 2,8 errebote lortu ditu partidako Euroligan.
Surne Bilbaok Txapeldunen Liga jokatuko du hiru urte geroago
Talde bilbotarra urriaren 6an hasiko den lehiaketan parte hartuko duten 32 taldeetako bat da. Dagoeneko 30 talderi baieztatu diete tokia, eta Surne da horietako bat. Talde bizkaitarrak 2020-21 denboraldian Txapeldunen Ligan parte hartu zuen, eta 2022-23an errepikatu zuen.