Kosner Baskoniak Kopako ajea ordaindu du Buesa Arenan Valentziaren aurka jipoia jasota (79-108)
Partida hasi aurretik Baskoniak Valentzian irabazitako Errege Kopa eskaini die zaleei kantxa erditik. Norgehiagoka lehen minutuetan hautsi da, eta Arabako taldea atzetik joan da neurketa osoan zehar.
Argazkia: Europa Press
Kosner Baskoniak jipoia jaso du Valentzia Basketen aurka gaur gauean Gasteizko Buesa Arena pabiloian jokatu den Euroligako norgehiagokan (79-108). Etxeko taldeak Kopako esfortzua eta ondorengo ospakizunak ordaindu ditu talde laranjaren kontra. Garaipen argi honekin, Valentzia sailkapeneko bigarren postuan kokatu da. Bestalde, Baskonia, aukerarik gabe dagoeneko, are gehiago hondoratu da sailkapenean.
Partida hasi aurretik, Baskoniak, Tadas Sedekerskis kapitaina buru zuela, Errege Kopa eskaini die zaleei kantxa erditik. Paolo Galbiati entrenatzaileak gaurko porrotaren ostean iragarri duenez, Sedekerskisi ebakuntza egingo diote berriro, eta "denboraldia bukatu arte ez du gehiago jokatuko".
Baskoniak lehen laurdenetik ordaindu du Kopako ajea. Valentzia Basket askoz hobeto hasi da, etxeko taldeari 0-7ko partziala eginez lehen minutuetan. Gainera, Howardek eta Radzeviciusek bina falta egin dituzte oso azkar. Galbiatik partida gelditu du bere lehen hutsartearekin, markagailuan 6-17ko emaitza kezkagarria zegoenean. Diakitek erasoko errebotean egindako lana eta Simmonsen intentsitatea izan dira etxeko taldean aipagarriena. Hala ere, hori ez da nahikoa izan Valentziari eusteko (16-35).
Bigarren laurdenean, Paolo Galbiatiren jokalariek ez dute partidaren dinamika aldatzea lortu. Baskoniak ez du intentsitate handirik erakutsi defentsan, eta erasoan kamuts aritu da. Aitzitik, Valentziako taldeak berea egiten jarraitu du, Baskoniaren uztaia behin eta berriro zulatuz, etxekoen defentsa ahularen aurrean. Bisitariak 33 puntu aurretik joan dira atsedenaldira (35-68).
Aldageletatik bueltan, norgehiagokaren gidoia ez da aldatu, eta Pedro Martinezen mutilek partidan agintzen jarraitu dute, etxekoen ezintasunaren aurrean. Monterok, Reuversek eta Keyk Baskoniaren uztaia zulatzen jarraitu dute, Costellok eta Moorek lagunduta. Galbiatiren mutilek intentsitatea handitu dute zertxobait, eta borroka gehiago egin dute, baina, hala ere, bisitariak 35 puntuko aldearekin iritsi dira azken laurdenera (58-93).
Azken laurdenak Valentziaren garaipena baieztatzeko baino ez du balio izan. Horrela, partidaren amaiera tramite hutsa bihurtu da. Galbiatiren taldea markagailua makillatzen saiatu da, baina ez du lortu (79-108).
Paolo Galbiati
Ez gara talde hau
Galbiati "triste" agertu da bere zaleei garaipenik oparitu ezin izan dielako. "Partida gogorra espero nuen, baina ez horrelakoa. Valentzia da prestatu gabe aurre egiteko talderik txarrena", nabarmendu du lonbardiarrak.
"Datozen hiru egunak burua garbitzeko erabili behar dira", esan du, eta Valentziaren dinamika aldatzea "ezinezkoa" izan dela onartu du, bisitariei "meritu handia" emanez. "Estilo argiarekin, energiarekin eta talentuarekin jokatzen du", gaineratu du.
"Entrenatu behar duen taldea gara, eta jokalari guztiak fisikoki eta mentalki prest egon behar dira", azpimarratu du Galbiatik. "Ez gara talde hau", esan du.
Zure interesekoa izan daiteke
Kosner Baskoniaren eta Joventuten arteko Superkopako partida irailaren 19an jokatuko da, 18:00etan
Bigarren finalerdia Valentzia Basketek eta Bartzelonak jokatuko dute, egun berdinean, 21:00etatik aurrera.
Kosner Baskoniak Damion Baugh joko antolatzailea fitxatu du, hurrengo bi denboraldietarako
Baugh, 26 urtekoa eta 1,91 metrokoa bera, Valley Suns taldetik taldetik iritsi da Baskoniara, alegia, G League txapelketatik; liga hori NBArekin lotuta dago.
Galbiati eta Sedekerskis, hunkituta, Gasteizko jaietako txupinazoa bota aurretik
Felix Fernandez Kosner Baskoniaren kirol zuzendaria, Paolo Galbiati entrenatzailea, Tadas Sedekersis kapitaina eta Myriam Pereda klubeko zaleen ordezkaria izan dira Andre Maria Zuriaren jaiei hasiera emateko txupinazoa jaurtitzeko arduradunak.
Xevi Pujolek Kosner Baskonia utziko du, eta Bartzelonaren kirol zuzendaria izango da
Bost denboraldiz Manresaren idazkari teknikoa izan ondoren, kataluniarra Gasteizko taldera iritsi zen joan den denboraldian. Pujolek, alde bakarrez, Baskoniarekin zuen harremana eten du. Litekeena da Gasteizko taldeak erabaki horren aurkako salaketa jartzea.
Kosner Baskoniak etxean eta txapeldunaren kontra ekingo dio Europako bideari
Irailaren 24an izango da neurketa. Horrela, txapelketa kontinentalaren hasiera, iazkoarekin alderatuta, egun batzuk aurreratuko da. Baskoniak lehen lau jardunaldietatik hiru jokatuko ditu Buesan. Real Madrilek urriaren 27an bisitatuko du Gasteiz, eta Bartzelonak, abenduaren 16an.
AJ Lawson eskolta kanadarrak Kosner Baskoniaren perimetroa indartuko du 2028ra arte
Lawsonek 1,98 metroko garaiera eta 26 urte ditu. NBAn 107 partida jokatu ditu Minnesota Timberwolves, Dallas Mavericks eta Toronto Raptors taldeekin. Azken denboraldian G-League eta NBA artean aritu da, kontratu dual batekin.
Baskoniak iragarri du Mamadi Diakitek ez duela klubean jarraituko
Hegal-pibota Dubai Basketball taldean arituko da datorren denboraldian, Gasteizko taldean 76 partida jokatu ondoren.
Kosner Baskoniak Joventuten aurka jokatuko du Endesa Superkopako finalerdietan
Beste finalerdia Valentzia Basket eta Bartzelonaren artekoa izango da. Kanporaketa irailaren 19an eta 20an jokatuko dute, Badalonako Palau Olimpic pabiloian.
Baskoniak Chris Duarte saskiratzailea sinatu du hurrengo bi denboraldietarako
Talde gasteiztarrak ere agur esan dio ostiral honetan Tim Luwawu-Cabarroti, eta horrek esan nahi du ez duela tanteo eskubidea baliatuko, jokalariak Real Madrilekin akordioa lortu ostean.
Kosner Baskoniak iragarri du Rafa Villarrek ez duela taldean jarraituko
Eskoltak denboraldi bat eman du euskal klubean. 2028ra arteko kontratua zuen, baina ez du jarraituko 2026-2027 denboraldian.