Ulia nagusi izan da bigarren finalerdian, eta Ibiur finaletik at utzi du
Estefania Etxebeste, Eider Garcia Durana, Sara Jimenez de Aberasturi eta Alba Zubiria harri-jasotzaileek osatutako taldeak 34 jasoaldi egin dizkio harri baldarrari azken lan saioan. Patricia Martin, Lierni Osa, Ane Cestau eta Naroa Arruti, ordea, denbora tarte dezente laburragoan 30 aldiz altxatzeko gai izan dira.
Ulia taldeko harri-jasotzaileak, bigarren finalerdia irabazi ondoren. Irudia: EITB
Ulia eta Ibiur taldeek emakumezkoen Harri Herri saioko bigarren finalerdia jokatu dute. Ulia nagusitu da, eta finalerako bigarren txartela lortu du. Uliak Mollarri izango du aurkari finalean.
Udane Ostolaza kapitainaren gidaritzapean, Estefania Etxebeste, Eider Garcia Durana, Sara Jimenez de Aberasturi eta Alba Zubiria harri-jasotzaileek osatutako taldeak 34 jasoaldi egin dizkio harri baldarrari azken lan saio erabakigarrian. Aroa Sanchezen kirolariak, Patricia Martin, Lierni Osa, Ane Cestau eta Naroa Arruti, ordea, denbora tarte dezente laburragoan 30 aldiz altxatzeko gai izan dira.
Finalerdia hasieratik maldan gora jarri zaio Ibiurri; izan ere, lehendabiziko proban, 27 urteko Estefania Etxebeste iturendarrak 12 altxaldi eman dizkio 100 kiloko laukizuzenari. Patricia Martin Euskal Herriko egungo txapeldunak, aldiz, zazpi jasoaldi egin ditu. 40 urteko zirujau galiziarrak aitortu duenez, ez da saioan eroso sentitu, eta arazoak izan ditu zoruarekin. Beraz, aurreneko lanak amaituta, Ibiur 40 segundo atzetik zen.
62,5 kiloko harri kubikoarekin, desabantaila zertxobait murriztea lortu du Lierni Osak. 31 urteko harri-jasotzaile zarauztarrak 17 jasoaldi egin ditu. Eider Garcia Durana gasteiztarrak (30 urte) bat gutxiago egin du. Bigarren probaren ostean Ibiur 36 segundo atzetik zen.
Pozak gutxi iraun dio Aroa Sanchezen taldeari; izan ere, 27 urteko Sara Jimenez de Aberasturi gasteiztarrak minutu bakarrean 15 aldiz altxatu du pisu bereko zilindroa. Ane Cestauk, 23 urteko barañaindarrak, altxaldi bat gutxiago egin du.
Bakarkako azken lan saioan, Alba Zubiriak lan aparta egin du, bi minutuan 50 kiloko bola 28 aldiz jasota. 26 urteko Iberoko harri-jasotzaileak altxaldiak zortzinaka egin ditu, benetan ikaragarria. Gainera, kontuan izan beharra dago epaileak jasoaldi bat, azken aurreko saiakera, baliogabe utzi diola. 19 urteko Naroa Arrutik 23 aldiz jaso du harria. Harri-jasotzaile zarauztarrak bosgarren altxaldiaren ostean hartu du atsedena, aurkariak ez bezala. Zubiriak gaitasun izugarria azaldu du bolarekin.
Bakarkako lan guztiak bukatuta eta harri-jasotzaile guztien altxaldi bakoitzeko denbora-sariak kontutan hartuta (8 segundo koadroarekin egindako altxaldi bakoitzeko, 5 segundo, kubikoarekin, eta 3 segundo, zilindroarekin eta bolarekin), Uliak 05:05 minutuko denbora pilatu du taldekako azken probari begira, orain arteko markarik onena, eta Ibiurrek 04:12 minutu; beraz, 53 segundoko aldea. Denbora horiei minutu bana gehitu zaie. Ondorioz, Ibiurrek 05:12 izan du harri baldarrari ahalik eta altxaldi gehien egiteko, eta, Uliak, 06:05.
Ibiur taldeak heldu dio lehenengo harritzarrari. Lierni Osak bigarren jasoaldian huts egin du, harria sorbaldan berdintzera zihoanean atzetik ihes egin baitio, eta erori egin zaio. Susto handia hartu dute taldeko harri-jasotzaile guztiek, baina inork ez du minik hartu. Hala ere, Aroa Sanchez kapitainaren neskek oso lan ona egin dute, harria 30 aldiz berdintzeko kapaz izan baitira.
Uliak, baina, ez du gupidarik izan, eta 34 altxaldi egin ditu. Harri baldarra orekatzeko zailtasun eta arazo gehien Alba Zubiriak izan ditu lantaldean, baina Iberokoak ez du hanka-sartze larririk egin, eta hortxe egon da gakoa. Udane Ostolazaren harri-jasotzaileek Mollarrik lehen finalerdian egindako marka berdindu dute, hori bai, lana burutzeko denbora gehiago izan dute. Gainera, Mollarrik indarrak gordeta zituen lan-saioaren bukaerarako.
Etxauri eta Igeldo taldeek gizonezkoen bigarren finalerdia jokatuko dute datorren astean.
Zure interesekoa izan daiteke
Albizuri aise nagusitu zen gizonezkoen “Harri Herri” finalean
Albizuri taldeak irabazi zuen Harri Herri saioko gizonezkoen finala, Etxauriko harri-jasotzaileak mendean hartuta. Harri baldarrari 28 jasoaldi egin zizkioten Oskar Aguasek, Jon Gisasolak, Mikel Lopetegik eta Xabier Aranburu Guztak.
Albizuriko txapeldunen sentsazioak, finalean zehar
Albizuri taldeak irabazi du Harri Herri saioko laugarren edizioa, gizonezkoen finalean Etxauri mendean hartuta. Taldekako azken lan saioan, harri baldarrari 28 jasoaldi egin dizkiote Oskar Aguasek, Jon Gisasolak, Mikel Lopetegik eta Xabier Aranburu Guztak.
Albizurik jantzi du txapela, harri baldarrari 28 jasoaldi eginda eta Etxauri menderatuta
Txapeldunek ia minutu bat gehiago izan dute harri baldarraren azken lan saioa burutzeko, eta ez dute barkatu. Proba guztietan nagusi izan dira, batean salbu, 125 kiloko zilindroan soilik gailendu baita Etxauri.
Ulia nagusi, emakumezkoen “Harri Herri” txapelketan
Ulia taldeak irabazi du Harri Herri saioaren laugarren edizioa, emakumezkoen finalean Mollarri gaindituta.
Uliako txapeldunek finalean zehar izan dituzten sentsazioak eta amaierako poza
Udane Ostolaza kapitainaren gidaritzapean, Estefania Etxebeste, Eider Garcia Durana, Sara Jimenez de Aberasturi eta Alba Zubiria harri-jasotzaileek osatutako taldeak 47 jasoaldi egin dizkio harri baldarrari azken lan saio erabakigarrian.
Ulia, txapeldun, finalean Mollarri mendean hartu eta harri baldarrari 47 jasoaldi eginda
Udane Ostolaza kapitainaren gidaritzapean, Estefania Etxebeste, Eider Garcia Durana, Sara Jimenez de Aberasturi eta Alba Zubiria harri-jasotzaileek osatutako taldeak irabazi du final estu eta zirraragarria.
Etxauri markarik onenarekin sailkatu da finalerako
Etxauri taldeak lortu du "Harri Herri" saioko finalerako sailkatzea, finalaurrekoan Igeldo mendean hartuta.
Etxaurik Igeldo gainditu du bigarren finalerdian, harri baldarrarekin markarik onena lortuta
Joseba Ostolaza kapitainaren mutilek, Jon Marijuan, Gari Garmendia, Beñat Telleria eta Imanol Royo Lartain harri-jasotzaileek, harri baldarrari 20 altxaldi eman dizkiote 04:37 minutuan. Joxerramon Iruretagoiena Izeta II.aren lau mutilek, ostera, 15 jasoaldi egin dituzte, 04:03 minutuan.
Ulia aise sailkatu da “Harri Herri” saioko finalera
Estefania Etxebeste, Eider Garcia Durana, Sara Jimenez de Aberasturi eta Alba Zubiria harri-jasotzaileek osatutako taldeak Mollari izango du aurkari finalean.