Eibarrek puntu bat eskuratu du Valladoliden, eta zortzi partida jarraian daramatza galdu gabe (0-0)
Beñat San Joseren taldeak berdinketa lortu du Jose Zorrillan, eta, hala, zortzigarren postuan amaitu du Hypermotion Ligako 35. jardunaldia. Jokoan izandako azken hogeita lau puntuetatik, euskal taldeak hogei bereganatu ditu.
Jon Guruzeta titular aritu da, Zorrillan. Argazkia: Europa Press.
Eibarrek berdindu egin du, 0-0, Valladolid aurkari, 2025-2026 denboraldiko Hypermotion Ligako 35. jardunaldian, Jose Zorrilla estadioan, Valladoliden, astelehen gauean. Hala, Beñat San Joseren taldeak zortzi partida jarraian daramatza galdu gabe; jokoan izan diren azken hogeita lau puntuetatik, hogei lortu ditu. Eibar, sailkapenean, zortzigarren postuan dabil, 55 puntu dituela, eta play-offetako postuak hiru puntura dauzka.
Valladolid vs Eibar (0-0): partidaren laburpena
Norgehiagoka oso parekatua izan da. Eibar bigarren zatian aritu da hobeto, lehenenean baino. Talde armaginak ez du aurreko partidetan bezain ondo jardun, baina, nolanahi ere, sendo ibili da, eta puntu bat urratu du; hori garrantzitsua izan liteke, txapelketaren amaieran.
Bigarren zatian, epaileak, De Enak, Eibarren aldeko penaltia adierazi du, Adu Aresen jokaldi batean; dena den, VARean ikusita, epaileak erabaki du hasieran erabakitakoa bertan behera uztea, eta, gainera, txartel horia atera dio jokalari bilbotarrari.
Hurrengo jardunaldian, Eibarrek Huescaren aurka jokatuko du, Ipuruan, igandean, 18:30etik aurrera.
Fitxa teknikoa
0 - Real Valladolid: Aceves; Ivan Alejo, Tomeo, David Torres, Clerc; Ponceau, Juric; Meseguer (Latasa, 65. min), Chuki (Sanseviero, 86. min), Biuk (Peter, 75. min); Marcos Andre.
0 - Eibar: Magunagoitia; Cubero, Nolaskoain, Jair Jr., Arbilla; Sergio Alvarez, Javi Martinez (Olaetxea, 74. min); Adu Ares (Alvaro Rodriguez, 88. min), Ander Madariaga (Marton, 69. min), Guruzeta (Bautista, 88. min); Corpas.
Epailea: Alonso de Ena Wolf (Aragoi). Valladolideko Ivan Alejo, Fran Escriba entrenatzailea eta Peter, eta Eibarreko Ander Madariaga, Adu Ares, Jair Jr., Arbilla eta Olaetxea zigortu ditu, txartel horia aterata.
Nabarmentzekoa: 15.314 zale izan dira Jose Zorrillan.
Zure interesekoa izan daiteke
Eibarrek Unai Elgezabal aurkeztu du: “Badakit hemengo jokalarien maila oso ona dela”
Erdiko atzelaria talde armaginera bueltatu da; azken bi denboraldiak Levanten eman ditu. Ipuruan izan da aurkezpena, ostegunean.
Eibarrek Unai Elgezabal fitxatu du, 2026-2027 denboraldirako
Erdiko atzelari bizkaitarra Levante taldetik iritsi da Eibarrera. Elgezabalek, 33 urtekoa bera, esperientzia du talde armaginean; izan ere, duela hamar urte ere aritu zen bertan. Gainera, Angel Tronchok ez du jarraituko Jokin Aranbarriren taldean.
Emma Moreno Eibarrera itzuli da, Atletico Madrilek utzita
Madrildarra joan den udan iritsi zen lehen aldiz talde armaginera, 19 urtez azpiko Europako txapeldun izan ondoren. Guztira, 29 partidatan parte hartu zuen iragan denboraldian, eta 1.500 minututik gora jokatu zituen.
Eibarrek iragarri du Javi Martinezek ez duela klubean jarraituko
Soriako jokalaria 2025eko neguko merkatuan iritsi zen Ipuruara, Osasunatik, eta Eibarren ibili den urte eta erdian 14 partida jokatu ditu, eta gol bat sartu. Eldensen ariko da aurrerantzean.
Marianna Seidl estatubatuarra, Eibarren hamargarren aurpegi berria
Ezker hegalekoa Brisbane Roar taldetik heldu da, Australiatik.
Eibarrek Lucas Nuñez fitxatu du
20 urteko erdilaria Valentziatik dator, utzita.
Eibar atezainik gabe, Luis Lopezek atzamar bat hautsi eta Jonmi Magunagoitiak gainkarga baitu
Larunbat honetan Eibarrek bere lehen lagunartekoa jokatuko du Alavesen aurka eta zaila izango da bietako bat prest egotea. Ondorioz, armaginek harrobiko atezainen bat zelairatu beharko dute.
Eibarrek denboraldiaurreko lehen entrenamendua egin du, Areition
Talde armaginak ilusio handiz ekin dio denboraldiari. Iñaki Goikoetxeak, asteazken honetan, 22 jokalari izan ditu bere esanetara.
Simona Boterok Eibarren jokatuko du, 2027ra arte
Erdiko atzelari kolonbiarra talde armaginaren bederatzigarren fitxaketa da, eta Espanyoletik dator.
Eibarrek Samara Ortiz fitxatu du
Talde armaginak jakinarazi duenez, 2027ra arte fitxatu du futbolari madrildarra.