Euroliga
Gorde
Kendu nire zerrendatik

2024-25 denboraldiko Euroligako Lauko Finala Abu Dhabin jokatuko dute

Baskonia eta beste hamabi klub dira Euroligaren jabeak; hamahiru horietatik, hamaikak eman dute erabakiaren aldeko botoa, Baskoniak tartean. 2025eko Lauko Finala maiatzaren 23tik 25era bitartean jokatuko dute.
2024-25 denboraldiko Baskonia-Anadolu Efes partidako irudi bat. Argazkia: EFE.
2024-25 denboraldiko Baskonia-Anadolu Efes partidako irudi bat. Argazkia: EFE.

2024-25 denboraldiko Euroligako Lauko Finala Abu Dhabin jokatuko dute, Arabiar Emirerri Batuetako hiriburuan dagoen Etihad Arena pabiloian. Hain zuzen ere, Baskonia eta beste hamabi klub dira Euroligaren jabeak, eta, hamahiru horietatik, hamaikak eman dute erabakiaren aldeko botoa, Baskoniak tartean. 2025eko Lauko Finala maiatzaren 23tik 25era bitartean jokatuko dute.

Hortaz, Euroligako Lauko Finaka aurrenekoz jokatuko dute Europatik kanpo, 2025ean. Klub hauek egin dute bat erabakiarekin: Baskoniak, Anadolu Efesek, CSKA Moskuk, Armani Milanek, Bartzelonak, Bayern Munichek, Fenerbahçek, ASVEL Villeurbannek, Makabi Tel Avivek, Panathinaikosek eta Zalgiris Kaunasek. IMGk aurkeztu du proposamena, alegia, Euroligako bazkide komertzial nagusietako batek; Olympiakosek eta Real Madrilek eman dute kontrako botoa.

Proposamenak jasota du erabakiak lehenengo urtean izandako garapena aztertuta, aukera egon litekeela Abu Dhabi bi urte gehiagoz Lauko Finalaren egoitza izateko, alegia, 2027ra arte.

2025eko Lauko Finala jokatuko duten Etihad Arenan 18.000 zale sartu ahal dira; NBAko denboraldiaurreko partida batzuk jokatu dituzte bertan.

Zure interesekoa izan daiteke

Kosner-Baskonia-inicio-pretemporada-pruebas-medicas
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kosner Baskonia berria abian da, jokalarien azterketa medikoekin hasita

Tadas Sedekerskis Baskoniako kapitainak azterketa medikoa egin aurretik adierazi duenez, "oso ohituta daude denboraldi handiak egin dituzten jokalariei agur esatera". "Erronka eta helburu berriak ditugu, eta aurpegi berriak", gaineratu du. Gainera, ohartarazi duenez, ACB liga "gero eta lehiakorragoa" bihurtzen ari da, eta "saskibaloia aldatzen ari da, gero eta fisikoagoa eta atletikoagoa" delako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X