Euroliga (23. jardunaldia)
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Baskoniak porrot egin du Valentziaren kontra (62-77), eta amaiera eman dio bi garaipeneko bolada onari

Gasteizko taldeak galdu egin du Valentziako Erkidegokoaren aurka jokatutako Euroligako 23. jardunaldiko partida, Buesa Arenan, 62-77ko emaitzarekin.
Baskonia - Valentzia
Baskonia - Valentzia partidako jokaldi bateko irdua. Argazkia: EFE

Baskoniak galdu egin du Valentziaren aurka 62-77ko emaitzarekin Buesa Arenan jokatutako Euroligako 23. jardunaldiko partida. Gasteizko taldeak bi garaipen jarraian zeramatzan Europako txapelketa nagusian, baina porrot honekin bolada ona eten du.

Valentzia nagusi izan da neurketa osoan zehar, eta ez dio ia aukerarik eman Arabako taldeari. Espainiako taldeak hamar puntuko errenta izan du ia partida osoan. Baskonia oso gaizki ibili da hiruko jaurtiketetan, eta baloi asko galdu ditu.

Txarto jokatu arren, Baskonia hiru puntura gerturatu da azken laurdenean, baina Valentziak azkar erantzun du, eta zuloa ireki du berriro markagailuan. Azkenean, Baskonia galtzaile.

Fitxa teknikoa:

62 - Baskonia (13+16+19+14): Miller-McIntyre (2), Howard (7), Marinkovic (10), Sedekerskis (5) eta Kotsar (4) —hasierako taldea—; Raieste (2), Theodore (9), Rogkavopoulos (-), Costello (7) eta Moneke (16).

77 - Valentzia (16+29+13+19): Jones (12), Pangos (-), Anderson (8), Inglis (8) eta Davies (19) —hasierako taldea—; Harper (7), Pradilla (2), Robertson (-), Jovic (5), Lopez-Arostegui (5) eta Ojeleye (11).

Epaileak: Sreten Radovic (Kroazia), Sasa Pukl (Eslovenia) eta Marko Juras (Serbia). Ez dute inor kanporatu. Falta teknikoa adierazi diote Costellori (11. min) eta kirolez kontrakoa Ojeleyeri (34. min).

Zure interesekoa izan daiteke

Kosner-Baskonia-inicio-pretemporada-pruebas-medicas
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kosner Baskonia berria abian da, jokalarien azterketa medikoekin hasita

Tadas Sedekerskis Baskoniako kapitainak azterketa medikoa egin aurretik adierazi duenez, "oso ohituta daude denboraldi handiak egin dituzten jokalariei agur esatera". "Erronka eta helburu berriak ditugu, eta aurpegi berriak", gaineratu du. Gainera, ohartarazi duenez, ACB liga "gero eta lehiakorragoa" bihurtzen ari da, eta "saskibaloia aldatzen ari da, gero eta fisikoagoa eta atletikoagoa" delako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X