FITXAKETA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Baskoniak Miller-Mcintyre joko-antolatzailea fitxatu du hurrengo bi denboraldietarako

Turkiako ligan jarduten duen Gaziantep taldetik iritsiko da Arabako hiriburura. Aipatu taldean, batez beste, 15,4 puntu, 5,9 asistentzia eta 16,9ko balorazioa lortu zituen 2022-23 denboraldian.
Codi Miller-Mcintyre
Codi Miller-Mcintyre. Argazkia: Baskonia

Baskoniak Codi Miller-Mcintyre kanpoko jokalaria fitxatu duela jakinarazi du astelehen honetan. Antolatzaile estatubatuarrak (29 urte) Bulgariako pasaporte ere badauka, eta hurrengo bi denboraldietarako kontratua sinatu du Gasteizko taldearekin.

191 zentimetroko garaiera dauka, eta joko-zuzendari zein eskolta gisa jokatzeko gai da. Base altua eta indartsua da, defendatzaile ona, baina jaurtiketarekin arazo gehiago dituena.

Turkiako ligan jarduten duen Gaziantep taldetik iritsiko da Arabako hiriburura. Aipatu taldean, batez beste, 15,4 puntu, 5,9 asistentzia eta 16,9ko balorazioa lortu zituen 2022-23 denboraldian.

Miller-Mcintyrek eskarmentua dauka, aurretik Zenit San Petersburgon, Cedevita Olimpian edota Belgradeko Partizanen jokatutakoa baita.

ACB liga ere ezagutzen du, Morabanc Andorraren elastikoa defendatu baitzuen 2021-22 denboraldian (13,7 puntu eta 5,1 asistentzia, Ligan; 13,4 puntu eta 6,9 asistentzia, Eurokopan).

Zure interesekoa izan daiteke

Kosner-Baskonia-inicio-pretemporada-pruebas-medicas
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kosner Baskonia berria abian da, jokalarien azterketa medikoekin hasita

Tadas Sedekerskis Baskoniako kapitainak azterketa medikoa egin aurretik adierazi duenez, "oso ohituta daude denboraldi handiak egin dituzten jokalariei agur esatera". "Erronka eta helburu berriak ditugu, eta aurpegi berriak", gaineratu du. Gainera, ohartarazi duenez, ACB liga "gero eta lehiakorragoa" bihurtzen ari da, eta "saskibaloia aldatzen ari da, gero eta fisikoagoa eta atletikoagoa" delako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X