Zigorra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Dani Diezek, zigortuta, Endesa Ligako hurrengo bi partidak galduko ditu

Txapelketako epaile nagusiak bi partidako zigorra ezarri zion Baskoniako jokalariari, eta klubaren helegiteak ez dituztenez onartu, Diezek ezingo ditu jokatu Real Madrilen eta Bilbao Basketen kontrako neurketak.
Dani Diez
Dani DiezBaskoniako joklaria, Tenerifen aurkako partida baten. Argazkia: EFE

Cazoo Baskoniako Daniel Diez jokalariak bi partidako zigorra bete beharko du Endesa Ligan. Txapelketako epaile nagusiak bi neurketako zigorra ezarri zion Madrilekoari, eta klubak aurkeztutako helegiteak ez dituztenez onartu, ezingo ditu jokatu Real Madrilen eta Bilbao Basketen kontrako norgehiagokak.

Diezez gain, epaileak Coviran Granadako Lluis Costari ere zigor bera ezarri dio. Bi jokalariek liskarra izan zuten euskal taldeak eta Andaluziakoak jokatutako neurketan.

Saski Baskoniak helegitea aurkeztu zuen martxoaren 15ean Espainiako Saskibaloiko Federazioaren Apelazio Batzordean, baina Daniel Diezentzat eskatutako kautelazko neurriak ukatuak izan ziren.

Apelazio Batzordearen ezezkoaren ostean, martxoaren 17an, Saski Baskoniak Kirol Arbitrajeko Auzitegira jo zuen, baina han ere helegiteak ez zituzten onartu. Ondorioz, Daniel Diezek bi partidako zigorra bete beharko du.

Zure interesekoa izan daiteke

Kosner-Baskonia-inicio-pretemporada-pruebas-medicas
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kosner Baskonia berria abian da, jokalarien azterketa medikoekin hasita

Tadas Sedekerskis Baskoniako kapitainak azterketa medikoa egin aurretik adierazi duenez, "oso ohituta daude denboraldi handiak egin dituzten jokalariei agur esatera". "Erronka eta helburu berriak ditugu, eta aurpegi berriak", gaineratu du. Gainera, ohartarazi duenez, ACB liga "gero eta lehiakorragoa" bihurtzen ari da, eta "saskibaloia aldatzen ari da, gero eta fisikoagoa eta atletikoagoa" delako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X