Baskoniak amaiera eman dio Euroligako bolada txarrari, Villeurbanne 91-66 garaituta
Bitci Baskoniak irabazi egin du Asvel Villeurbanneren aurka (91-66) ostegun honetan Buesa Arenan jokatu duen Euroligako 14. jardunaldiko partida eta amaiera eman dio txapelketa honetan zeraman bolada txarrari, azken hiru partidak galdu egin baitzituen.
Erritmo biziarekin hasi da norgehiagoka, eta Frantziako taldea izan da nagusi lehen minutuetan. Chris Jones izan da Villeurbanneko jokalari onena hasieran, lehen laurdenean hamar puntu lortuta. Hala ere, Baskoniak aurkariaren momentu onari erantzutea lortu du, eta lehen hamar minutuak berdinduta amaitu dira (19-19).
Bigarren laurdenari ere hobeto ekin dio talde frantziarrak, baina Spahijak zuzentzen duen taldeak azkar erantzun du eta ez dio ihes egiten utzi. Matt Costellok hartu du erantzukizuna Arabako taldean, Baskonia aurretik jartzea lortuta. Ondoren, Victor Wembanyama eta Youssoupha Fall jokalari garaiak kantxaratu ditu TJ Parker Asvel Villeurbanneko entrenatzaileak, baina ez zaio jokaldia ondo atera. Elie Okobo eta Chris Jones kantxan sartu dituenean Villeurbannek hobeto jokatu du, eta Arabako taldea puntu bakarreko errentarekin iritsi da atsedenaldira (45-44).
Ondo etorri zaio atsedenaldia Baskoniari. Steven Enochek eta Simone Fontecchiok erasoan egin duten lan onaren ondorioz, etxeko taldeak 14 puntuko abantaila eskuratu du, 14-2ko partzialari esker. Defentsan ere oso ondo ibili da Baskonia, eta aldeko 66-55eko emaitzarekin ekin dio azken laurdenari.
Partida haustea kosta egin zaio Arabako taldeari, baina garaipena bideratuta heldu da azken hamar minutuetara. Baskoniak eroso jokatu du azken laurdena, nagusi izan da, eta garaipena erdietsi du (91-66).
Fitxa teknikoa:
91 - Bitci Baskonia (19+26+24+22): Granger (7), Baldwin (13), Giedraitis (15), Sedekerskis (2) eta Enoch (14) -hasierako taldea-, Lamar Peters (5), Fontecchio (15), Marinkovic (-), Costello (13) eta Nnoko (7).
66 - Asvel Villeurbanne (19+25+11+11): Okobo (7), Jones (17), Knight (4), Wembanyama (10) eta Gist (8) -hasierako taldea-, Lacombe (5), Kahudi (6), Fall (6), Howard (3) eta Strazel (-).
Epaileak: Mateu Boltauzer (Eslovenia), Michele Rossi (Italia) eta Uros Obrknezevic (Serbia). Kanporaturik gabe.
Zure interesekoa izan daiteke
Kosner Baskoniak sendo jarraitzen du Virtusi irabazita (72-82)
Gasteizko taldeak bigarren garaipena lortu du etxetik kanpo, minutu askotan nagusi izan den partidan.
Kosner Baskoniak Makabiri irabazi dio, ateak itxita (101-98)
Baskoniarrek hirugarren laurden bikaina egin dute, eta partidan funtsezkoa izan den 40-19ko partziala sartu diote Israelgo taldeari.
Baskoniak laugarren garaipena jarraian lortu du Ligan, Baxi Manresa menderatuta (83-88)
Kosner Baskoniak bolada onean jarraitzen du, laugarren garaipena jarraian lortu baitu Endesa Ligan. Gasteizko taldeak Baxi Manresa garaitu du Nou Congosten, 83-88. 2-11ko partzialak eta Timothe Luwawu-Cabarrotek (27 puntu) eta Trent Forrestek (20 puntu) egindako lanak Baskoniaren alde jarri dute partida. Arabako taldeak 18 partida irabazi eta 7 galdu ditu orain arte.
Baskoniak berriro irabazi dio Real Madrili (98-96)
Gasteizko taldeak bere izaera berreskuratu du eta zuriak kolpatu ditu, duela bi hilabete Errege Kopako finalean bezala.
Kosner Baskoniak Casademont Zaragoza jipoitu eta sailkapeneko hirugarren postua eskuratu du (115-88)
Neurketa arabarren alde jarri da lehen minutuetatik, eta 38 puntuko errenta ere izan dute. Talde gasteiztarrak UCAM Murtzia 17 garaipenekin berdindu du sailkapenean. Aragoiko taldeak, aldiz, garaipen bakarreko aldea du jaitsiera postuekiko.
Kosner Baskoniak Andorrari irabazi dio, Forrest eta Luwawu-Cabarroten joko bikainarekin (79-88)
Kosner Baskoniak 79-88 garaitu egin du MoraBanc Andorra, Endesa Ligako 24. jardunaldian, Trent Forrestek (21 puntu) eta Luwawu-Cabarrotek (20 puntu) partida bikaina egin dutelarik. Hala, bolada onean jarraitzen du Ligan, eta laugarren postuari sendo heltzen ari zaio.
Kosner Baskoniak hobekuntza berretsi du Hapoel Tel Aviven aurka (118-109)
Gainera, errekorra jarri dute Euroligan, lehen zatian lortutako puntuen marka hobetuta (67-64).
Kosner Baskoniak Hapoel Tel Aviv jasoko du ostiralean, ateak itxita, Euroligan
Talde gasteiztarra txapelketan daukan zortzi porroteko aldi txarrari amaiera ematen saiatuko da, sailkapenaren bosgarren postuan dagoen taldearen aurka. Partida 20:30ean hasiko da.
Chima Monekek Kosner Baskonia geldiarazi du luzapenean (100-108)
Baskoniako jokalari ohiak neurketa bikaina jokatu du Buesa Arenan. Bere itzuleran, Nigeriako hegal-pibotak txalo baino txistu gehiago entzun behar ditu Gasteizen.
Kosner Baskoniak garaipenaren bidera itzuli nahi du Euroligan, Izar Gorriaren aurka, asteazkenean
Paolo Galbiatiren taldeak Europako txapelketako azkeneko zazpi partidak galdu ditu, eta sailkapenaren bederatzigarren postuan dagoen talde baten aurka jokatuko du. Partida Buesa Arenan jokatuko da, asteazken honetan, 20:30etik aurrera.