Baskonia-Zenit, 20-0; Euroligaren erabakia
San Petersburgoko Zenitek Euroligan jokatu behar zituen bi partidak, TD Systems Baskoniaren eta eta Valentzia Basketen kontra, bertan behera geratu ziren talde errusiarrak dituen koronabiruseko 13 positiboengatik (8 jokalariak dira).
Entrenatzailea, Xavi Pascual katalana, kutsatuta ere dago, jokatzeko gogo handiarekin zeudela adierazi zuen, baina daukaten egoerak ezinezkoa egin zuen bidaiatzea. Ez dituzte behar diren 8 jokalari partida jokatu ahal izateko.
Euroligako diziplina epaileak galdutzat eman dizkio bi partidak 20 eta 0eko emaitzarekin. Talde errusiarrak oso ondo hasi zien denboraldia Anadolu Efes eta Bartzelona taldeei irabaziz, baina orain sailkapenean bi garaipen eta bi porrotekin dago.
Baskoniak, ordea, garaipen honekin 2-1 dago sailkapenean.
Zure interesekoa izan daiteke
Kosner Baskoniak galdu egin du Joventuten etxean (81-69)
Gasteiztarrak galtzaile atera dira Endesa Ligako 27. jardunaldiko partidan.
Kosner Baskoniak porrot batekin esan dio agur Euroligari Belgraden (91-79)
Arabarrek bolada onari amaiera eman diote azken jardunaldian, Partizani egindako bisitan galdu dute. Hala ere, dagoeneko ez zuten ezer jokoan.
Kosner Baskoniak Belgraden, Partizanen aurka, emango dio buru 2025-2026 Euroligako bere ibilbideari
Paolo Galbiatiren taldeak ezin izan du Euroligara eraman beste txapelketetan egiten ari den denboraldi bikaina. Gasteizko taldeak aldi bakarrean garaipena lortu duen kantxa batean (2002) irabaztea bilatuko du.
Forresten jokaldi batek garaipena eman dio Kosner Baskoniari etxean, Dreamland Kanaria Handiaren aurka (88-86)
Trent Forrestek amaierarako zazpi segundoren faltan egindako magia trikimailu batek garaipena eman dio Kosner Baskoniari, 88-86, Dreamland Kanaria Handiaren aurka Buesa Arenan jokatutako partidan.
Kosner Baskoniak sendo jarraitzen du Virtusi irabazita (72-82)
Gasteizko taldeak bigarren garaipena lortu du etxetik kanpo, minutu askotan nagusi izan den partidan.
Kosner Baskoniak Makabiri irabazi dio, ateak itxita (101-98)
Baskoniarrek hirugarren laurden bikaina egin dute, eta partidan funtsezkoa izan den 40-19ko partziala sartu diote Israelgo taldeari.
Baskoniak laugarren garaipena jarraian lortu du Ligan, Baxi Manresa menderatuta (83-88)
Kosner Baskoniak bolada onean jarraitzen du, laugarren garaipena jarraian lortu baitu Endesa Ligan. Gasteizko taldeak Baxi Manresa garaitu du Nou Congosten, 83-88. 2-11ko partzialak eta Timothe Luwawu-Cabarrotek (27 puntu) eta Trent Forrestek (20 puntu) egindako lanak Baskoniaren alde jarri dute partida. Arabako taldeak 18 partida irabazi eta 7 galdu ditu orain arte.
Baskoniak berriro irabazi dio Real Madrili (98-96)
Gasteizko taldeak bere izaera berreskuratu du eta zuriak kolpatu ditu, duela bi hilabete Errege Kopako finalean bezala.
Kosner Baskoniak Casademont Zaragoza jipoitu eta sailkapeneko hirugarren postua eskuratu du (115-88)
Neurketa arabarren alde jarri da lehen minutuetatik, eta 38 puntuko errenta ere izan dute. Talde gasteiztarrak UCAM Murtzia 17 garaipenekin berdindu du sailkapenean. Aragoiko taldeak, aldiz, garaipen bakarreko aldea du jaitsiera postuekiko.
Kosner Baskoniak Andorrari irabazi dio, Forrest eta Luwawu-Cabarroten joko bikainarekin (79-88)
Kosner Baskoniak 79-88 garaitu egin du MoraBanc Andorra, Endesa Ligako 24. jardunaldian, Trent Forrestek (21 puntu) eta Luwawu-Cabarrotek (20 puntu) partida bikaina egin dutelarik. Hala, bolada onean jarraitzen du Ligan, eta laugarren postuari sendo heltzen ari zaio.