NBAko Goran Dragicek ere animo mezua bidali zien jokalariei
NBAko Miami Heat taldeko Goran Dragicek mezu bat bidali zien Baskoniako jokalariei Endesa Ligako Valentziaren aurkako finalerdiak jokatu baino lehen. "Oso saskibaloi ona eta ikaragarria egiten ari zarete, baina oraindik ez dago ezer eginda, partidak geratzen dira. Borrokan jarraitu behar duzue" adierazi zuen Zoran Baskoniako jokalariaren anaiak.
Gainera jokalariek bideo berezi bat jaso zuten Valentziaren kontrako partidari begira, hunkitzeko modukoa eta indarra emateko asmoarekin.
Bertan Mamadou Diopb, Ilimanenen anaia, Milena Martin kazetaria, Jayson Grangeren emaztea, eta Pierrià Henry, Matt Janning, Shavon Shields, Aquille Polonara, Michael Eric, Youssoupha Fall etaTornike Shengelia jokalarien senitartekoen mezuak ikusi daitezke.
Zure interesekoa izan daiteke
Kosner Baskoniak Jesse Edwards fitxatu du denboraldi amaierara arte
Trent Forrest, Endesa Ligako 21. jardunaldiko jokalari onena
Estatubatuarrak 18 puntu lortu, lau asistentzia eman eta bost errebote harrapatu zituen Buesa Arenan jokatutako azken partidan, Força Lleidaren aurka.
Kosner Baskonia garaiz esnatu da Lleidaren nagusitasunari buelta emateko (93-90)
Kosner Baskonia, Eugene Omoruyiren gidaritzapean, garaiz suspertu da Buesa Arenan, nagusi izaten ari zen Hiopos Lleidari aurre egiteko. Partidaren zati handi batean oso nabaria izan da aldea, baina azkenean 93-90 gailendu da Baskonia.
Kosner Baskoniak argi galdu du Parisen aurka (81-97), eta bolada txarrean jarraitzen du Euroligan
Euskal taldeak bost partida daramatza garaipenik lortu ezinik nazioarteko txapelketan. Paris Basketballen kontrakoan, Galbiatiren gizonak lehen laurdenetik izan dira atzetik markagailuan, eta Frantziako taldeak bigarren laurdenean hautsi du neurketa.
Kosner Baskoniak sailkapenaren azken postuetatik ateratzea bilatuko du ostiral honetan Parisen aurka
Arabarrak lesioen ondorioz ahuldutako talde batekin ailegatzen dira neurketara, aurretik ezagututako hutsunei, iparramerikar jokalariena, Rodion Kurucsena eta Matteo Spagnolorena gehitu dira.
Sedekerskisi eskuineko orkatilan ebakuntza egin diote berriro, eta denboraldi honetan ez du gehiago jokatuko
Bigarrenez egin diote horrelako ebakuntza bat. Lehenengoa abenduaren 11n egin zioten. Lituaniarra Eurobasketen min hartu zuen. Soilik 20 partida jokatu ahal izan ditu denboraldi honetan.
Galbiati: "Sedekerskisek ezingo du denboraldi honetan gehiago jokatu"
Lituaniarraren bigarren ebakuntza izango da, urtarrilean egindakoa kontuan hartuta. Udan, bere selekzioarekin Eurobasket txapelketa jokatzen ari zela, orkatilean egin zuen min.
Kosner Baskoniak Kopako ajea ordaindu du Buesa Arenan Valentziaren aurka jipoia jasota (79-108)
Partida hasi aurretik Baskoniak Valentzian irabazitako Errege Kopa eskaini die zaleei kantxa erditik. Norgehiagoka lehen minutuetan hautsi da, eta Arabako taldea atzetik joan da neurketa osoan zehar.
Kosner Baskoniak Valentzia mendean hartuz nahi dio jarraipena eman Kopako tituluari
Partida Buesa Arenan jokatuko da, ostegunean, 20:30etik aurrera. Aurreikuspena da Kurucs, Diop eta Sedekerskis baja izanen direla, baina Galbiatik Markquis Nowell eta Kobi Simmons eskuragarri izanen ditu.
Paolo Galbiati, Baskoniak izandako harreraz: "Espero nuena baino handiagoa izan da, askoz ere handiagoa"
Entrenatzaile italiarrak, Kosner Baskoniak Gasteizen ospatu duen festaren azken minutuetan, EITBrekin hitz egin du: "Garaipen honek betiko lotuko gaitu", adierazi du Galbiatik.