Sedekerskisi eskuineko orkatilan ebakuntza egin diote berriro, eta denboraldi honetan ez du gehiago jokatuko
Bigarrenez egin diote horrelako ebakuntza bat. Lehenengoa abenduaren 11n egin zioten. Lituaniarra Eurobasketen min hartu zuen. Soilik 20 partida jokatu ahal izan ditu denboraldi honetan.
Tadas Sedekerskis Kosner Baskoniako kapitaina. Argazkia: Europa Press
Tadas Sedekerskis Kosner Baskoniako jokalariari ebakuntza egin diote gaur eskuin orkatilan, Bartzelonan. Horrenbestez, Arabako taldearen kapitainak denboraldia amaitu arte ez du gehiago jokatuko, Paolo Galbiati entrenatzaileak aurreratu bezala.
Lituaniarrari egindako ebakuntzaren helburua "bere eskuin orkatilako egonkortasun arazoak konpontzea" da, Gasteizko taldeak jakitera eman duenez.
Lehenengo ebakuntza abenduaren 11n egin zioten, Mikel Sanchez medikuak gainbegiratuta, lesioa sendatu ez zuen kontserbaziorako tratamenduaren ondoren.
Sedekerskisek Eurobasketen min hartu zuen, eta soilik 20 partida jokatu ahal izan ditu; ACBn, 7, eta Euroligan, 13.
Zure interesekoa izan daiteke
Kenneth Faried pibota Kosner Baskoniako lesionatuen zerrendan sartu da
Ez da sarrerarik salduko Baskonia eta Hapoel Tel Aviven arteko partidarako
Azken laurdenean hondoratu, eta Partizanen aurka galdu du Baskoniak
Kosner Baskoniak Kenan Kamenjas bosniarra ekarri du barneko jokoa indartzeko
Rolands Smitsek Kosner Baskoniaren barneko jokoa sendotuko du 2026-2027 denboraldiko amaierara arte
Perasovicek espero du laster “pibot on bat" ekartzea
Kosner Baskoniak garaipena lortu du Barris Norden azken txanpan (93-98)