Galbiati: "Sedekerskisek ezingo du denboraldi honetan gehiago jokatu"
Lituaniarraren bigarren ebakuntza izango da, urtarrilean egindakoa kontuan hartuta. Udan, bere selekzioarekin Eurobasket txapelketa jokatzen ari zela, orkatilean egin zuen min.
Paolo Galbiati, Kosner Baskoniako entrenatzailea. Argazkia: EFE
Tadas Sedekerskisek ez duela denboraldi honetan gehiago jokatuko iragarri du bart, ostegunean, Paolo Galbiati Kosner Baskoniako entrenatzaileak, Euroligan Valentzia Basketen aurka galdu ostean.
Jokalariari beste ebakuntza bat egin beharko diotela azaldu du italiarrak, eta, ondorioz, denboraldia galdutzat ematen duela.
Diop senegaldarrak Surne Bilbao Basketen aurkako partidan min hartu ostean, Sedekerskisen baja luzeak oso ahulduta utziko du Gasteizko taldearen barneko jokoa.
Sedekerskisek orkatilean min hartu zuen udan, bere selekzioarekin Eurobasket txapelketa jokatzen ari zela.
Zure interesekoa izan daiteke
Kenneth Faried pibota Kosner Baskoniako lesionatuen zerrendan sartu da
Ez da sarrerarik salduko Baskonia eta Hapoel Tel Aviven arteko partidarako
Azken laurdenean hondoratu, eta Partizanen aurka galdu du Baskoniak
Kosner Baskoniak Kenan Kamenjas bosniarra ekarri du barneko jokoa indartzeko
Rolands Smitsek Kosner Baskoniaren barneko jokoa sendotuko du 2026-2027 denboraldiko amaierara arte
Perasovicek espero du laster “pibot on bat" ekartzea
Kosner Baskoniak garaipena lortu du Barris Norden azken txanpan (93-98)