Endesa Liga
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Baskoniak Obradoiro gainditu du (83-69)

Garaipen horri esker playoffetako postuak gertuago dituzte gasteiztarrek.
Christon, autor de 6 puntos
Christon, autor de 6 puntos. Foto: EFE

Kirolbet Baskonia sendo batek garaipen argia eskuratu zuen Monbus Obradoiro taldearen kontra (83-69) Buesa Arenako pabiloian jokatutako partidan.

Garaipen horri esker playoffetako postuak gertuago dituzte orain gasteiztarrek.

Dusko Ivanovicen taldea hasieratik jarri zen aurretik markagailuan, bakarrik bigarren laurdenaren hasieran ez zuten maila eman, baina defentsan egindako lan onari esker, eta errebotean erakutsitako nagusitasunari esker, ez zuten irabazteko arazorik izan.

Saskiratzailerik onena Toko Shengelia izan zen 33 punturekin eta Semaj Christonek partida oso ona egin zuen joko antolatzaile moduan.

Fitxa teknikoa

83 - Kirolbet Baskonia (20+25+23+15): Christon (6), Janning (5), Shields (11), Shegelia (19) eta Eric (11), -hasierako bostekoa- Miguel Gonzalez (-), Diop (7), Sergi Garcia (3), Fall (4), Stauskas (6), Zoran Dragic (7), eta Polonara (4).

69 - Monbus Obradoiro (20+19+13+17): Pozas (3), Magee (6), Czerapowicz (8), De Zeeuw (-) eta Kravic (20), -hasierako bostekoa-, Beliauskas (-), Brodziansky (14), Navarro (-), Font (5) eta Daum (13).

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X