Osasun partea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Garinok sei hilabete emango ditu bajan

Argentinarrak eskuineko belauneko lotailu gurutzatua hautsi du.
Patricio Garino, CSKAren aurkako partidan
Patricio Garino, CSKAren aurkako partidan. Argazkia: Efe.

Patricio Garino Baskoniako jokalariak eskuineko belauneko lotailu gurutzatua hautsita dauka eta ebakuntza egin beharko diote, Baskoniak larunbat honetan konfirmatutakoaren arabera.

Zeniten aurka Buesa Arenan jokatutako partida utzi egin behar izan zuen argentinarrak, jokaldi batean txarto zapaldu ostean, eta orduko aurreikuspenik okerrenak bete dira, jokalariaren lesioa larria baita.  

Larunbatean egindako azterketa medikuen emaitzen arabera, Garinori ebakuntza egin beharko diote eta sei hilabete inguru beharko ditu osatzeko.

Lesioa kolpea da talde gasteiztarrarentzat, Jayson Granger ere lesionatuta duelako denbora luzerako. Ondorioz, litekeena da Baskoniak fitxaketaren bat egitea taldea indartzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X