Laboral Kutxak garaipen batekin amaitu du Euroligako lehen fasea
Laboral Kutxa Baskoniak garaipen batekin itxi du Euroligako lehen fasea. Arabarrek 84 eta 71 irabazi dute Buesa Arenan Lokomotiv Kubanen aurka jokatutako partida. Ondorioz, Top 16aren E multzoan lehiatuko dira.
Tentsioa falta izan zaie bi taldeei lehen laurdenean. Bi taldeetako jokalariak lasai asko aritu dira, eta lasaitasun horrek eragina izan du saskiratzeen portzentajean. 6na eta 13na egin ostean, Lokomotivek partidaren kontrola hartu du eta 2 eta 9 partziala eginda, 15 eta 22 aurreratu da. Lehen 10 minutuen amaieran, errusiarrek 7 puntuko abantaila izan dute: 20-27.
Aldaketa gutxi izan da bigarren laurdenean. Baskoniak partidan sartu gabe jarraitu du, eta Lokomotivek, berriz, erraz jokatu du, ahalegin handirik egin gabe. Gauzak horrela, Pashutinen gizonek aldea handitzea lortu dute. Atsedenaldirako 2 minuturen faltan izan dute abantailarik handiena, 12 puntukoa (31-43). Lehen zatia, 41 eta 47 amaitu da.
Bigarren zatiaren hasieran iritsi da arabarren hobekuntza. Bi aldiz lau puntura jarri dira, baina bietan errusiarrek alde egin diete berriro. Baina hirugarrenean bai, lortu dute, lau puntu alde psikologiko hori gainditzea. Hamiltonen bi hirukok puntu bakar batera jarri ditu laurdenaren amaieran: 57-58.
Azken laurdenean izan dute gasteiztarrek benetako erreakzioa. Hasi eta berehala aurretik jarri dira (hirugarrenez, lehenengo biak lehen laurdenean izan dira), eta, defentsako errebotean egindako hobekuntzari esker, aldea zabaltzea lortu dute amaierako 84 eta 71era iritsi arte.
Emaitza horren ondorioz, arabarrek multzoko bigarren postuan amaitu dute lehen fasea, eta Top 16ko E multzoan lehiatuko dira, ondorengo taldeekin batera: Fenerbahçe Ulker Istanbul (TUR), Olympiacos (GRE), EA7 Emporio Armani Milan (ITA), FC Bartzelona, Unicaja, Anadolu Efes Istanbul (TUR) eta Panathinaikos (GRE).
Fitxa teknikoa:
84 - Laboral Kutxa (20+21+16+27): Heurtel (6), Jelinek (12), San Emeterio (3), Bjelica (15), Pleiss (6)-hasierako boskotea-, Hodge (3), Hamilton (14), Mainoldi (2), Causeur (3), Nocioni (11), Hanga (9).
71 - Lokomotiv Kuban (27+20+11+13): Williams (19), Brown (7), Kalnietis (13), Jasaitis (5), Maric (2)-hasierako boskotea-, Hendrix (2), Simon (12), Likhodey (7), Zubkov (2), Grigoryev (2), Zhukanenko.
Zure interesekoa izan daiteke
Kosner Baskoniak sendo jarraitzen du Virtusi irabazita (72-82)
Gasteizko taldeak bigarren garaipena lortu du etxetik kanpo, minutu askotan nagusi izan den partidan.
Kosner Baskoniak Makabiri irabazi dio, ateak itxita (101-98)
Baskoniarrek hirugarren laurden bikaina egin dute, eta partidan funtsezkoa izan den 40-19ko partziala sartu diote Israelgo taldeari.
Baskoniak laugarren garaipena jarraian lortu du Ligan, Baxi Manresa menderatuta (83-88)
Kosner Baskoniak bolada onean jarraitzen du, laugarren garaipena jarraian lortu baitu Endesa Ligan. Gasteizko taldeak Baxi Manresa garaitu du Nou Congosten, 83-88. 2-11ko partzialak eta Timothe Luwawu-Cabarrotek (27 puntu) eta Trent Forrestek (20 puntu) egindako lanak Baskoniaren alde jarri dute partida. Arabako taldeak 18 partida irabazi eta 7 galdu ditu orain arte.
Baskoniak berriro irabazi dio Real Madrili (98-96)
Gasteizko taldeak bere izaera berreskuratu du eta zuriak kolpatu ditu, duela bi hilabete Errege Kopako finalean bezala.
Kosner Baskoniak Casademont Zaragoza jipoitu eta sailkapeneko hirugarren postua eskuratu du (115-88)
Neurketa arabarren alde jarri da lehen minutuetatik, eta 38 puntuko errenta ere izan dute. Talde gasteiztarrak UCAM Murtzia 17 garaipenekin berdindu du sailkapenean. Aragoiko taldeak, aldiz, garaipen bakarreko aldea du jaitsiera postuekiko.
Kosner Baskoniak Andorrari irabazi dio, Forrest eta Luwawu-Cabarroten joko bikainarekin (79-88)
Kosner Baskoniak 79-88 garaitu egin du MoraBanc Andorra, Endesa Ligako 24. jardunaldian, Trent Forrestek (21 puntu) eta Luwawu-Cabarrotek (20 puntu) partida bikaina egin dutelarik. Hala, bolada onean jarraitzen du Ligan, eta laugarren postuari sendo heltzen ari zaio.
Kosner Baskoniak hobekuntza berretsi du Hapoel Tel Aviven aurka (118-109)
Gainera, errekorra jarri dute Euroligan, lehen zatian lortutako puntuen marka hobetuta (67-64).
Kosner Baskoniak Hapoel Tel Aviv jasoko du ostiralean, ateak itxita, Euroligan
Talde gasteiztarra txapelketan daukan zortzi porroteko aldi txarrari amaiera ematen saiatuko da, sailkapenaren bosgarren postuan dagoen taldearen aurka. Partida 20:30ean hasiko da.
Chima Monekek Kosner Baskonia geldiarazi du luzapenean (100-108)
Baskoniako jokalari ohiak neurketa bikaina jokatu du Buesa Arenan. Bere itzuleran, Nigeriako hegal-pibotak txalo baino txistu gehiago entzun behar ditu Gasteizen.
Kosner Baskoniak garaipenaren bidera itzuli nahi du Euroligan, Izar Gorriaren aurka, asteazkenean
Paolo Galbiatiren taldeak Europako txapelketako azkeneko zazpi partidak galdu ditu, eta sailkapenaren bederatzigarren postuan dagoen talde baten aurka jokatuko du. Partida Buesa Arenan jokatuko da, asteazken honetan, 20:30etik aurrera.