Bere errua onartu du
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lampek Zan Tabakekin 'harreman zaila' duela aitortu du

Euren "talka" egiten dutela esan du, baina egoera konpondu egin behar dela gaineratu du.
Maciej Lamperen artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Zan Tabak entrenatzailearekin "harreman zaila" duela aitortu du Maciej Lampe Laboral kutxako jokalari poloniarrak. Batez ere Euroligatik kanpo geratu eta gero euren artean "komunikazio arazoa" dagoela adierazi du Lampek, kazetarien aurrean.

Euren jarrerek "talka" egiten dutela esan du, eta komunikazio arazo horren ondorioz ez dietela eman beharreko erantzuna eman hainbat egorari. Bere errua onartu du Lampek, eta egoerari konponbide bat eman behar zaiola gaineratu du. "Berarekin gehiago hitz egin beharko dut".

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X