Lointek Gernikaren etorkizuna Europan, kolokan
Lointek Gernika Bizkaiak Eurokopako bere hirugarren partida galdu zuen Frantzian Basket Landes taldearen kontra, 72-64. Bizkaitarrek multzoan jokatutako hiru partidak galdu dituzte, beraz, oso zaila dute aurrera egitea.
Oraindik beste hiru neurketa geratzen dira jokatzeke eta irabaztea nahitaezkoa da. Hurrengoa, azaroaren 2an, Spar Cityliften kontra, Gironan.
Fitxa teknikoa:
72.- Basket Landes (22+18+15+17): Plagnard (8), Casas (16), Bravard (21), Skoric (2), Ayim (12) -hasierako bostekoa- Limouzin (-), Sissoko (-), Milapie (8) eta Dumerc (5).
64.- Lointek Gernika Bizkaia (26+8+14+16): Anna Gomez (-), Pina (10), Devaughn (9), Alston (15), Bas (14) -hasierako bostekoa- Díez (-), Molina (9), Lazaro (7) eta Ariztimuño (-).
Partzialak: 22-26, 40-34 (atsedenaldia), 55-48 eta 72-64 (finala).