Euroliga eta Eurokopa Zortziko Finaletan erabaki daitezke
Jordi Bertomeuk, Euroligako presidenteak, Euroligkoa eta Eurokopako txapelketak Zortziko Finaletan erabaki daitezkeela san du, CIVOD-19aren pandemiagatik lehiaketak normaltasunez ezin badira amaitu.
'Lanean ari gara aukera ezberdinak lantzen. Gure txapelketak normaltasunez ezin badira jokatu buruan dugun ideia playoffen ordez Zortziko Finalak jokatzea da. Lauko Finala ere hor barruan sartuko litzateke. Baina beti ere lehentasuna jokalarien osasuna izango da eta hori zainduko dugu', adierazi du Bertomeuk hedabideen aurrean emandako bideokonferentzia batean.
Euroligako presidenteak Lauko Finala ez dela Kolonian izango aurreikusitako datetan baieztatu zuen eta sarrerak erosita zituzten zaleei dirua bueltatuko zaiela.
Zure interesekoa izan daiteke
Olinpiakos, Euroligako txapeldun Real Madril garaituta (92-85)
Behar baino gehiago sufritu ondoren, txapeldunak errebantxa hartu du, duela hiru urteko finalean talde zuriaren aurka galdu ondoren.
Euroligak banaketa ekonomikorako eredu berria adostu du, eta 20 talderekin jarraituko du
Astearte honetan egin den bilera batean adostu du. Bi hamarkada baino gehiagoz izan duen lehenengo berriketa garrantzitsua da eredu berria.
Euroligak ordezko egoitzak zehaztu ditu Dubai eta Israelgo taldeendako, fase erregularraren amaierara arte
Makabi Rapyd Tel Avivek Belgraden jokatuko ditu etxeko partidak; Hapoel IBI Tel Avivek, berriz, Sofian jokatuko ditu bere partidak; eta Dubai Basketballek Sarajevon jokatuko du bere etxeko partidak.
Euroligak bi neurketa bertan behera utzi ditu, AEBk eta Israelek Irani egindako erasoaren ondorioz
Zehazki, Hapoel Tel Aviv-Maccabi Tel Aviv eta Partizan-Dubai dira bertan behera geratu diren norgehiagokak.