Abian da Euroliga, araudia berrituta eta Besiktas Istanbul taldearen parte hartzearekin
20 talde lehiatuko dira txapelketan, orain arte bezala. Talde turkiarrak hartuko du AC Monakok, diru-kontuak direla medio, utzitako tokia.
Euroligak martxan du 2026-2027 denboraldia, araudia berrituta. Horrez gain, Besiktas Istanbul talde turkiarra dago 20 parte hartzaileen zerrendan, AC Monakoren ordez.
Aldaketak araudian
Araudiari dagokionez, bi motako falta teknikoak egongo dira aurrerantzean. Batetik, “aurkariari errespetuz ez hitz egiteak, probokatzeak, ikusten ez uzteak edo falta bat jaso izanaren itxura egiteak” berehalako kanporatzea eragingo dute; bestetik, berriz, jokoa atzeratzea, mate bat egin ostean uztaitik zintzilik geratzea eta azken jaurtiketa librean oztopo egitea zigortuko du epaileak, baina kaleratzerik gabe.
Orobat, kiroltasunik gabeko faltak bitan banatu dituzte. Falta disruptiboak arerioa oztopatuta jokoa eteten dutenak dira. Horrez gain, falta nabarmenak kontaktu bortitza edo arriskutsua dagoen kasuetan adieraziko dira. Bai batak bai besteak orain arteko zigor bera izango dute, baina disruptiboek soilik ekarriko dute kanporaketa.
Epaileak honako egoera hauetan kanporatuko du jokalari bat: kategoriazko bi falta tekniko, bi falta ageriko edo bakoitzetik bana eginez gero. Entrenatzaileen kasuan, lehen kategoriako bi falta tekniko pertsonalek edo aulkiko jokabideari lotutako lehen kategoriako hiru falta teknikok eragingo dute deskalifikazioa.
Jaurtiketen inguruko zehaztapenak ere egin ditu Euroligak. Hala, jaurtiketa bat “jokalari batek sorbaldak mugitzen dituen unean, eta baloia saskira bidean doanean hasiko da, hiru puntuko marraren eta kanastaren arteko tartean, jokalariak baloia hartu eta jaurtiketaren mugimendua abiatzean.
Bestelako arauak
Berriak ez izan arren, zenbait arau argitu nahi izan ditu Euroligak, FIBAk ezarritakoetatik desberdinak baitira:
Defentsarako zirkuluerdia
Kanasta parean egonda, bertikalean salto egiten ez duten jokalariak zigortu egingo dituzte. Horren arabera, ezin izango dute erasora datorren aurkaria blokeatu, zirkuluerditik kanpo haren aurka talka egin eta airean dagoen bitartean.
Entrenatzaileen berrikuspenak
Entrenatzaileek bi berriskuspen egiteko eskubidea izango dute partida bakoitzean, baina horietako bat gal dezakete ez badute lehen 38 minutuetan erabiltzen. Tenikariek berrikusgarriak diren egoeren zerrendako edozein kasutan eska dezakete desafioa, edonoiz.
Epaileak entrenatzaile nagusia edo aulkian dagoen edonor automatikoki kanporatu dezake, kantxa zapalduz gero eta aurkariaren kontraerasoa oztopatzen badu.
Epaileek ez dute ohartaraziko, jarreragatik edo itxura egiteagatik erabakitako falta teknikoetan.
Borrokaren bat bada, ordezkoek, deialditik kanpo dauden jokalariek eta gainerako langileek ezingo dute kantxa zapaldu. Ez dituzte automatikoki kanporatuko egoera bere onera bideratzen laguntzen dutenean, baldin eta liskarrarekin zerikusirik ez dutela egiaztatzen bada.
Sinadura protestapean
Entrenatzaile nagusiak soilik sina dezake akta protestapean, eta eztabaidatutako erabakiaren ondorengo lehen baloi hilean egin behar da. Entrenatzaile nagusia kanporatuta badago, haren laguntzaileari dagokio erantzunkizun hori.
Bi jokalarien arteko jauzia
Bai norgehiagoka bai luzapen-aldia kantxa erdiko borobilean hasiko dira, bi jokalarien arteko jauzi batekin. Ondoren, partidako lehen posesioa lortu ez duen taldeak ekingo die bigarren eta hirugarren laurdenei; laugarrena, ordea, partida hasi duenari dagokio.
Parte-hartzaileak
20 taldek hartuko dute parte Euroligan. Besiktas Istanbulek hartuko du AC Monakoren tokia. Arrazoi ekonomikoak direla eta, Monako ez da txapelketan izango. Honako hau da zerrenda osoa:
-Anadolu Efes Istanbul
-ASVEL LDLC Villeurbanne
-Kosner Baskonia
-Besiktas Istanbul
-Crvena Zvezda Meridianbet Belgrade
-Dubai Basketball
-EA7 Emporio Armani Milan
-FC Bartzelona
-FC Bayern Munich
-Fenerbahce Beko Istanbul
-Hapoel IBI Tel Aviv
-Maccabi Playtika Tel Aviv
-Olympiakos Piraeus
-Panathinaikos AKTOR Athens
-Paris Basketball
-Partizan Mozzart Bet Belgrade
-Real Madril
-Valentzia Basket
-Virtus Segafredo Bologna
-Zalgiris Kaunas
24 talde izateko bidean
2027-28 denboraldiari begira, Euroligan 24 talde izateko konpromisoa berretsi dute klubek. Bide horretan, hedapen hori ahalbidetuko duten lehiaketa-formatu egokienak ikertzen jarraituko dutela azaldu dute, talde guztiek elkarren aurka joka dezaten, Europako saskibaloi-egutegia hobeto txertatuta.
Endesa Liga
Euroligak martxan jartzen dituen arau berri horietako batzuk Endesa Ligan ere islatzen dira. Azken txapelketa honetan, kirolen aurkako faltak ere desagertzen dira, disruptiboak edo ageri-agerikoak izatera pasatzen direnak, eta, kontinenteko lehiaketa nagusian gertatzen den bezala, deskalifikazioa ekar dezakete, bi nabarmenak badira.
Endesa Ligako teknikak, Euroligan bezala, jokabide edo administrazio arlokoak izango dira larunbat honetatik aurrera.