Euroligak banaketa ekonomikorako eredu berria adostu du, eta 20 talderekin jarraituko du
Astearte honetan egin den bilera batean adostu du. Bi hamarkada baino gehiagoz izan duen lehenengo berriketa garrantzitsua da eredu berria.
Euroliga; argazkia: Europa Press
Euroleague Commercial Assets (ECA) konpainiaren zuzendaritza batzordeak, Euroligako banaketa ekonomikoaren ereduan “eboluzio historiko bat” ezartzea baimendu du astearte honetan; bi hamarkadata baino gehiago eman ditu berriketa garrantzitsurik egin gabe. Hogei taldeko liga formatua izango du 2026-2027 denboraldirako.
ECA berak jakinarazi duenaren arabera, ereduak bi banaketa fondo sartzen ditu: emankizunarekin erlazionatutakoa eta komertziala. Lehenengoan, “lizentziak daukaten taldeek emankizuneko sarrera garbien % 65 izanen dute, bakoitzak bere merkatuan. Gainerakoa (% 35) lizentzia daukaten talde guztien artean banatuko da, modu orekatuan”.
Bigarrenean, banaketa osoaren fondo erabilgarria emankizunarekin erlazionatutako fondoa kenduta, “% 75 parte hartzen duten talde guztien artean banatuko da, kirol errendimendua, zaleen inplikazioa (asistentzia, ikus-entzuleak eta interakzio digitalak barne) eta emaitza historikoen konbinazio baten arabera. Gainerakoa (%25) lizentzia daukaten talde guztien artean banatuko da, modu orekatuan”.
Horrela, “hogei taldeko liga ezarri nahi da, denak denen aurkako formatuan, 2026-2027ko Euroliga denboraldirako". Era berean, "epe laburrean talde kopurua handitzeko intentzio estrategikoa” dagoela jakinarazi dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Euroligak ordezko egoitzak zehaztu ditu Dubai eta Israelgo taldeendako, fase erregularraren amaierara arte
Makabi Rapyd Tel Avivek Belgraden jokatuko ditu etxeko partidak; Hapoel IBI Tel Avivek, berriz, Sofian jokatuko ditu bere partidak; eta Dubai Basketballek Sarajevon jokatuko du bere etxeko partidak.
Euroligak bi neurketa bertan behera utzi ditu, AEBk eta Israelek Irani egindako erasoaren ondorioz
Zehazki, Hapoel Tel Aviv-Maccabi Tel Aviv eta Partizan-Dubai dira bertan behera geratu diren norgehiagokak.