Kosner Baskoniak Burgosen jokatuko du ligako lehen partida, eta Surne Bilbaok Manresa hartuko du etxean
ACBren liga denboraldia irailaren 26an, larunbata, hasiko da, 18:00etan, Surne Bilbao-Kids & Us Manresa partidarekin. Beste euskal taldeak, Kosner Baskoniak, Burgosen jokatuko du igande goizean (irailak 27).
Hala ere, lehiaketa ofiziala Endesa Superkoparekin hasiko da irailaren 19an eta 20an, talde gasteiztarraren, Asisa Joventuten, Valentziaren eta Bartzelonaren parte-hartzearekin.
17. jardunaldiak, lehen itzuliaren amaierak, Errege Koparako sailkapena zehaztuko du, eta urtarrilaren 9ko eta 10eko asteburuan jokatuko da. Ligako lehen fasea maiatzaren 21etik 23ra bitartean bukatuko da.
Lehenengo euskal derbia azaroaren 22anjokatuko da, 12:00etan, Bilbon, eta bigarrena 2027ko urtarrilaren 30ean, 19:30ean, Gasteizen.
Kosner Baskoniak etxetik kanpo, Breoganen aurka, itxiko du ligaren lehen fase hori maiatzean, oraindik data eta ordua zehazteke dituen neurketan. Bestalde, Surne Bilbaok ere etxetik kanpo bukatuko du lehiaketa, Lleidaren kontra, maiatzaren 21ean.